PENTSAMENDUA ETA GOGOETA

ATOMOETATIK BOTIKETARA: ADIMEN ARTIFIZIALA ETA SUPERKONPUTAZIOA
Atomoetatik botiketara: adimen artifiziala eta superkonputazioa

Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Aritz Leonardo Liceranzuren DIPCko ikertzailearen hitzaldia: Atomoetatik botiketara: adimen artifizala eta superkonputazioa bizitza ulertzeko. Ondoren, publikoak galderak egin eta gogoetak partekatzeko aukera izango du.

Diseinatu al dezakegu botika bat laborategira sartu aurretik? Posible al da proteina bat atomoz atomo nola mugitzen den behatzea, edo adimen artifizialaren bidez mutazio batek gaixotasun bat eragin dezakeen aurreikustea? Hitzaldi honetan azalduko dugu nola uztartzen diren fisika, biologia eta informatika biomedikuntzako arazo konplexuenetako batzuk aztertzeko.

Botiken in silico diseinuaz, proteinei aplikatutako adimen artifizialaz eta milioika kalkulu eta superordenagailu handiak behar dituzten dinamika molekularreko simulazioez hitz egingo du Aritz Leonardok. Halaber, erronka horietako batzuk konputazio klasikoa bere mugetara zergatik ari diren eramaten ikusiko dugu, eta etorkizunean zer ekarpen egin dezakeen konputazio kuantikoak.

Hori guztia bi proiektu errealen bidez azalduko du: KCNQ2 eta ARC proteinari buruzko ikerketa. ARC proteina harrigarri bat da, eta gaixotasun neurodegeneratiboen hedapena ulertzeko gako berriak ezkuta ditzake.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Frankismoaren azken urteetan diktaduraren oposizioko mugimenduak sortu ziren gizartearen esparru ezberdinetan. Gipuzkoa azken frankismoan. Politi... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Feministaldia 2006tik urtero Donostian egiten den kultura eta pentsamendu feministaren jaialdia da. Aurtengo markoa etxea, etxebizitza izango da ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin Liburutegien Eguna ospatuk... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Estitxu Villamor Lomas irakaslearen hitzaldia Emakume Zientzilarien Argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Donostiako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa honetan ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira, Jua... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Un poema del dolor liburuaren aurkezpena, Manuel Pineda egilearen eskutik. Hi! Hiriko idazleak programan hitzek dioten bezala, liburuek, pertson... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Musika modalarekiko pasioak bultzatuta, Ibantuta musikariak Zetaren Bide zaharretako 12 herrialde zeharkatu ditu, 40 musikari ingururekin elkarla... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
27
Urria
Asteartea
Ernest Lluch K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago