2014-05-19
Ziburuko hirukote gaztea (Lapurdi) garage-punk-rock giroko azken sentsazioa dira, Redd Kross, The Fleshtones, Eddie and The Hot Rods, Capsula, Chrome Cranks, Richmond Sluts, Mikal Cronin (Ty Segall), Lisa and The Lips, King Salami eta lehen mailako beste nazioarteko artista askoren kontzertuen hasieran jo izan dutelarik.
Nicolas Caumont baxuarekin eta ahots nagusia, Mikel Toyos gitarrarekin eta ahots laguntzailea, eta Charlie Hollocou baterian, zuzeneko LOOKERS soinu zirraragarria osatzen dute. Johnny Thundersen “One Track Mind” eta The Creation taldearen “Making Time” bertsio txalotuekin batera beraiek sortutako kantuak gehitzen dira, errepertorio fresko eta eguneratua osatu arte, belaunaldi desberdinen arreta bereganatzen dutelarik.
The Sonics, New York Dolls, Pixies, Black Lips edo TySegall bezalako taldeen jarraitzaileak
Segur aski asko interesatuko zaizu...