Naiarak hitzak eta ahotsa jartzen ditu, beti euskaraz. Horretaz gain bateria (bi piezatan egindakoa, ez da gehiagorik behar) eta gitarra jotzen ditu txandaka. Sergiok gitarra jotzen du eta ahotsetan laguntzen dio. Beraien lanak lasaitasunetik trumoi elektrikora egin dezake salto, blues eta folk musikatik noise soinuetara pasa daitezke, beti ere instrumentazio soil batekin, minimoaren mugan. Jendeak zenbait taldea entzutean beste talde hauen antzeko soinua somatzen du, Jesús & Mary Chain, These Inmortal Soulshasta Raincoats eta BIME 2013 jaialdian gertatu zen moduan, beren doinuek zuzenekoetan txundituta uzten dute publikoa.
Frigofingers zigiluaren ondoan, Borax Ekoizpenak zigiluarekin autoeditatutako “AZERIAK” lehen LPan Rafael Martínez del Pozoren laguntza izan dute (AA Tigre, La JR, Yogur) lana osatzen duten 10 doinuen koprodukzio, nahasketa eta mastering-ean. Lorena Álvarez eta bere Udal Banda, Roldán edo Dos Gajos bezalakoentzat egindako azken lanen soinu pertsonal eta errealak folk dekonstrutiboaren Rudy Van Gelder bezala egiaztatzen dute talde hau.

