SARA ZOZAYA + KE LEPO
Sara Zozaya + Ke Lepo

Sara Zozayak eta Ke Lepok kontzertu bikoitza eskainiko dute Antzoki Zaharrean. Sara Zozayak zabalduko du emanaldia eta ondoren Ke Lepo arituko da.

Sara Zozaya (ahotsa, sintetizadoreak, gitarra)

attä. Soinuek ere paisaiak sortu ditzakete. Progresio bukaezin baten barruan sartuko gara. Ahots batek zeharkatzen gaitu bapatean eta hara non, beste mundu batean gaudela dirudi. Hau da attä, Sara Zozayaren lan berria. Bide berri baten hasieran gaude. Aterpe emozionala da hau, bukaera emateko izan zenari eta tokia uzteko datorren ezezagun horri. Kapak kendu eta gutxirekin ondo sentitzera dator artista donostiarra. Minimal eta argi. Esentziara buelta bakarlari moduan egitea ez da nahi gabeko hautua izan. Beti ere ongi inguratuta, hori bai. Ke Lepo izan da ekoizle EP berri honetan eta lagundu dio proiektuaren norabideari kolorea ematen: hotz baina eder, gau bukaezin batean, argia.

Alejo Orbegozo (teklatuak, sintetizadoreak)

Alejo Orbegozo, Ke Lepo proiektuarekin, bi urtez Izpi lehen diskoa aurkeztu ondoren, bere bakarkako bigarren lanarekin itzuli da, sormen aro berri bati hasiera emanez. Diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da. Kontzertu honetan zenbait eratara aurkeztuko ditu abestiak. Bakarka eta Sara Zozayaren laguntza berezia ere izango du zenbait kantutan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Urria
Igandea
Teatro Principal
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago