MUSIKA

DJ SESSIONS 4
DJ Sessions 4

Hiru saio izango dira:

18:00 - Kilkir Records Showcase: PPR, DJ Dresss & Budin (Iruña) 19:30 - Belle Brown (Bilbo) 22:00 - Global Funk DJs (Euskal Herria) Kilkir Records Showcase: PPR, DJ Dresss & Budin 

Kilkir Records Martín Armendárizek, DJ Budin izenez ere ezaguna den biniloen hautatzaile eta bildumagile nafarrak, musika beltzean eta soinu latinoetan bakarrik aritu izanagatik ezaguna denak, sortutako diskoetxe berria da.

61. Jazzaldi berezi honetan, lehenengo, diskoetxearen lehen erreferentziako abesti batzuen showcase edo erakusketa txiki bat eskainiko digute PPR rap-kantariak eta DJ Dressek, eta, ondoren, soul eta jazz onenaren musika-hautaketa bat Budinek.

Belle Brown 

Hautatzaile bilbotar honek bidaia musikal sofistikatu, aske eta emozionalak sortzen ditu: bere lehen urratsen inspirazio izan zen jazza eta betiko limurtu zuen soula uztartuz. Biniloaren goxotasunaren bitartez, bere hautaketek groovea, dotorezia eta sentsibilitatea bateratzen dituzte, mugarik eta etiketarik gabeko soinu-ibilbidea marraztuz. Lehenengo konpasetatik harrapatzen zaituen eta dantza-pista aurkikuntzarako, emoziorako eta konexiorako espazio gisa bizitzera gonbidatzen zaituen proposamena da.

Global Funk DJs 

Ia bi hamarkada dituen kolektiboa/plataforma da. DJ Makalak sustatu zuen eta DJ Budin eta beste hainbat kolaboratzaile ditu. Bere helburua Euskal Herriko eta munduko leku ezberdinetako DJen eta kideko musikarien arteko topaketa kulturalak sustatzea da, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Baiona, Iruña eta euskal geografiako gainerako lekuetako klub, areto, jaialdi eta kultur guneetako musika-programazioak aberasteko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
26
Uztaila
Igandea
Nauticool
18:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago