MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

AUDIENCE
AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES
AUDIENCE PLAYS"JAI ALAI BLUES"
Audiencek lotura bikaina sortu zuen Gernikako jaioterriaren eta musika amerikarraren artean, 'Amerikanuak' (2010) dokumentalaren soinu-bandan erakutsi zuenez. Orain, esperientzia errepikatu du 'Jai Alai Blues'-ekin, musika filmaren gainean interpretatuz, zuzen-zuzenean. Ezinbestekoa.
KontzertuakZinemaAudience plays “Jai Alai Blues”
Eguna/Ordua
2016/03/31
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 12 EUR

Sarrera erosi

?AUDIENCE plays JAI ALAI BLUES
“Frontoiko kontakizun baten soinu banda”
AUDIENCE-k JAI ALAI BLUES luzemetraia dokumentalerako sortutako soinu banda aurkezten digu zuzenean.
AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES emanaldian, Berde Produkzioak ekoiztetxeak 2015ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudiei eutsiz, talde gernikarrak sortutako soinu bandaren zuzeneko interpretazioari ekingo dio taula gainean. Jai Alai Blues dokumentalak zesta puntaren historiaz hitzegiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alairen historiaren lekuko izan dira. JAI ALAI BLUESek kirolaren internazionalizazioa, bere "urrezko-aroa" eta gainbehera aztertzen ditu artxibozko irudi interesgarri eta ezezagun ugarien bidez eta gaur egungo pilotarien testigantzaz lagunduta.
15 abestiz osatutako soinu banda Tio Pete estudioetan grabatu zuten 2015eko abuztuan José Lastra ekoizlearekin. Bilduma medio digitaletan baino ez da izango entzungai (iTunes, Spotify, etab.) 2016ko
otsailetik aurrera.
AUDIENCE dira :
Andoni Lauzirika, Baxua
Felix Buff, Bateria
Gaizka Insunza, Kitarra, Teklatuak, Ahotsa
Ager Insunza, Kitarrak, Biolina, Ahotsa


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES
Audiencek lotura bikaina sortu zuen Gernikako jaioterriaren eta musika amerikarraren ... (gehiago irakurri)
SOPELA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
BOB DYLAN BERRIKUSIA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
BOB DYLAN BERRIKUSIA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
BOB DYLAN BERRIKUSIA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
BOB DYLAN BERRIKUSIA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
TOLESDURAK
Audiencek kondaira handitu eta estiloen arteko lerro lauso berriak marratu ditu ‘Tole... (gehiago irakurri)
SOPELA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago