MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

AUDIENCE
BIZI ALA IRAUN (KUTXA FUNDAZIOA)
Bizi ala Iraun: Audience
Amerikar sustraiko musikaren soinua, usaina, kadentzia, legenda eta lirika (zenbaitetan euskarara egokitua) Audienceren eskuetan lehertzen da. Eskarmentu handiko Gernikako taldeak (1999an sortu zen) bere bidea modu librean egitea erabaki zuen eta folk rock bikainarekin konbenzitzen zaitu.

25 urtebeteko ibilbidea bete dugu jada Audience taldean. 1999an hasitako abentura hau etengabeko bizipen eta ikasketa prozesu bilakatu da, bidean hainbat toki eta lagun ezagututa. Gure ibilbidea emankorra izan da, eta osatu ditugun 10 LPen artean New Jerseyn John Agnello ekoizlearekin grabatutako Big Affair, Kaki Arkarazorekin Cuban grabatutako ISLA, Amerikanuak edota Jai Alai Blues dokumentalen soinu bandak, edota euskarazko bertsioez osatutako Bob Dylan berrikusia aurkitzen dira. 

Urte hauetan 400 kontzertu baino gehiago eman ditugu, lokal txikienetatik jaialdi garrantzitsuenetara (FIB, Primavera Sound, Azkena Rock Festival). Gainera, gure ohiko esparrutik haratagoko emanaldietan ere parte hartu dugu, esaterako 2019an Kalaportu bira, edota 2023an Donostiako Zinemaldiko galetan izan genuen papera. Aurrera begira, jadanik abesti berriak lantzen ari gara, hurrengo diskoa izango dena prestatzen.

Sarrera: € (aldez aurretik) / € (leihatilean)

Data eta ordutegia
2026ko martxoaren 06a | 20:00etan

Lekua
Kutxa Fundazioa Tabakaleran1 solairuaKluba

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BOB DYLAN BERRIKUSIA
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gernikako taldeak segurtasun eta savoir fair... (gehiago irakurri)

TOLESDURAK
Audiencek kondaira handitu eta estiloen arteko lerro lauso berriak marratu ditu ‘Tolesdurak’ album bikoitzean, Gernikako bosk... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago