Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tarteko dituen Arima Soul laukote gipuzkoarrak iragazki berezia darabil soul animotsua, gospela, New Orleanseko musika, jazz-groove inguratzailea, funka eta sustrai beltz nabarmeneko estilo gehiago lantzeko.
Talde honen errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude batez ere, baina baita Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron, Etta James… artisten bertsioak ere.
Arima Soulek, bere lehen bost urteetan, EP bat, hainbat single eta estudioko album bat, Arima Soul – 1 (2022), kaleratu ditu. 2025eko udaberrian, Arima Soulek “Gaua” (2025) izeneko estudioko bigarren albuma argitaratu zuen.
Lidia Insausti: Ahotsa
Mikel Unzurrunzaga “Makala”: Baxua
Antxon Sarasua: Teklatua
Martin Asarian: Gitarra
Jokin Vitoria: Bateria
Celes Albizu: Perkusioa
Mikel Piris “Mihailovic”: Saxo
Segur aski asko interesatuko zaizu...