MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

ARIMA SOUL
ARIMA SOUL - Arrasate Blues 2024
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tarteko dituen Arima Soul laukote gipuzkoarrak iragazki berezia darabil soul animotsua, gospela, New Orleanseko musika, jazz-groove inguratzailea, funka eta sustrai beltz nabarmeneko estilo gehiago lantzeko.
Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons,…

2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen dute. 2021 urtearean hasieran, “Premios Enlace Funk” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak dira. Eta 2021eko udan, 7? binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, kritika onak jasoz.

Denbora honetan dexente kontzertu eskeini dituzte gure geografian zehar, bai areto eta kulturgune batzuetan, besteak beste Dabadaba (Donosti), Altxerri Jazz Klub (Donosti), Kafe Antzokia (Bilbo), Modelo Aretoa (Zarautz), Balenciaga Museoa (Getaria), Arizkunenea (Elizondo-Baztán), Marula (Bartzelona), Tempo Club (Madril),… eta baita jaialdi hainbatetan, besteak beste Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian (Agurain), Atlantikaldia (Errenteria), Midnight Boogie Festival (Vitoria-Gasteiz), Amê&Art Market Catedral (Iruña-Pamplona), Itsas-Festibala (Pasaia), Berumuga (Bergara), Jazzez-Blai (Deba), Adarretatik Musika Jaialdia (Zarautz), Uztakale (Legazpi), Durangoko Azoka (Durango), Aztarna Beltza (Vitoria-Gasteiz), … eta azpimarratuz Donostiako 58.garren Jazzaldian.

2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetan sartzen dira proiektuaren lehen albuma grabatzeko, Víctor Sánchez soinu teknikariaren gidaritzapean, urte horretako udazkenan Elkar diskoetxe ezagunean kaleratzen dena.

2022aren amaieran, «Girando por Salas – GPS#13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira, saridun gutxien artean Euskal talde bakarra izanik. Sari honen ondorioz, 2023ko lehen hilabeteetan, ARIMA SOUL proiektuak estatu mailako lehen bira bat egiten du, dozena bat hiritan kontzertuak eskainiz.

Modu honetan, 2023.a taldearen sendotze urtea bihurtzen da, «Arima Soul -1» lehen diskoa aurkezteko birarekin 30 kontzertu baino gehiago eskainiz.



+ Info & Bideoak: https://arimasoul.wordpress.com/

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tart... (gehiago irakurri)
BARAKALDO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tart... (gehiago irakurri)
BARAKALDO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tart... (gehiago irakurri)
BARAKALDO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tart... (gehiago irakurri)
BARAKALDO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Makala baxu-jotzailea eta Lidia Insausti kantaria buru, pianoa eta bateria tart... (gehiago irakurri)
BARAKALDO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago