Vetusta Morla indar handiz sartu zen eszena musikalean 'Un día en el mundo' (2008) izeneko bere lehen album luzearekin. Atzean geratu ziren maketa bat (13 horas con Lucy), 'Mira' autoekoitzitako EPa eta hainbat aretotan emandako makina bat kontzertu. Hasieratik hauek izan ziren taldeko kideak: Pucho (ahotsa), David García El indio (bateria), Álvaro B. Baglietto (baxua), Jorge González (perkusioa eta programazioak), Guillermo Galván (gitarra eta teklatuak) eta Juan Manuel Latorre (gitarra eta teklatuak). Ibilbide aparta osatu dute eta areto txikietatik jaialdirik garrantzitsuenetako buru izatera igaro ziren. Zuzenean taldearen arrakasta handiak jotzen dituzte beti, ikuskizuna ikusentzunezko efektu finekin osatuz.
Segur aski asko interesatuko zaizu...