MUSIKA

VETUSTA MORLA
"Ezer ez litzateke berdina izango talde osoa gabe"
Vetusta Morla itzuli da ‘Mapas’ aurkezteko, taldearen bigarren Lp-a. Lan horretan taldearen benetako soinua islatu nahi izan dutela dio Juan Latorre baxu-jotzaile eta abesti askoren konpositoreak. Horrez gain, grabaketa-prozesuaren eta aurkezpen biraren zenbait sekretu azaldu dizkigu elkarrizketa honetan.

Galdera: Nolako sentsazioak utzi dizkizue ‘Mapas’ lan berriak?

E. Egia esan, oso sentsazio ona utzi digu. Pozik gaude diskoa grabatu dugun moduarekin eta erregistratu den soinuarekin. Aurreko diskoa grabatu genuenetik egin nahi genuen gauza bat da: entseguetan edo zuzenekoetan bezain indartsu jotzea estudioan. Teknologiak aukera asko eskaintzen dizkizu, baina aldi berean iragazkia da taldearen soinuarentzat.

E. Ildo horretan, zer da zailagoa zuentzat, gauzak kentzea edo gehitzea estudioan?

E. Sintetizatzea oso zaila da. Izan ere, abesti baten esanahiaz galdetzen digutenean, zera pentsatzen dut: bost hilabete eman ditut istorio edo sentsazio bat bost lerrora murrizten eta orain berrosatu egin behar dut. Ez gaitu molestatzen, baina zaila gertatzen zaigu erantzutea.

G.Sarritan hitz egin duzue zuen eragin musikalen inguruan, izan duzue bestelako eragin edo eredurik testuak idazteko orduan?

E. Izan ditugu bai, inoiz ez baitzara hasten zerotik idazten. Gertatzen dena da osozaila dela mataza berriz askatzea, jakiteko hunkitu zaituzten gauza guztietatik zein piztu den idazteko orduan. Arlo musikalean, Leonard Cohen maila handiko kanta-idazlea iruditzen zait; gustatuko litzaidake berak bezala idaztea. Literaturari dagokionez, Agustin Fernandez Mallo idazlea miresten dut. Gauza bitxia gertatu zitzaidan berarekin. ‘Año nuevo’ kanta idatzi nuen Urteberri egunean gertatzen zaiguna birsortzeko asmoarekin, guztia oso astiro gertatzen den eta ideiak ziztu bizian edo poliki-poliki igarotzen diren linbo hori. Handik gutxira Fernandez Malloren liburu bat irakurri nuen; nik baino askozaz hobeto deskribatzen zuen berak olerki batean. Inbidia eta poza eman zizkidan aldi berean.

G. Eraginak eragin, garrantzi handia ematen diezue testuei.

E. Gehien lantzen dugun arloetako bat da hori. Gure buruari jarri diogun erronka da: gure burua adieraztea gure hizkuntzaz, ez testuak eta ez doinuak bata bestearen gainetik jarri gabe. Biak eskutik hartuta joatea nahi dugu, sabelberetik jaio izan balira bezala.

G. Deigarria da taldeko kide guztien ekarpenari ematen diozuen garrantzia. Nolakoa da Vetusta Morlaren lan-dinamika?

E. Oso asanblearioa, taldekoa eta korala. Talde-lanari hainbeste garrantzi ematen diogu berez horrela funtzionatzen dugulako da. Musika munduan ego indartsuak daude, baina gure kasuan talde osoaren ekarpenik gabe ez litzateke berdina izango. Konposatzeko orduan, normalean ideia bat eramaten dugu etxetik lokalera, bertan guztion artean partekatu eta elkarrekin behin betiko moldea ematen diogu. Oso ona da hori, guztion ekarpenez abestia hazi egiten delako eta bide batez talde-espiritua sustatzen dugulako.

G. Disko honen esperientzia lagungarria izango zaizue kontzertuetan?

E. Erraztu egin digu diskoa zuzenekoetara eramateko lana. ‘Un día en el mundo’grabatu genuenean, kantu batzuk berrasmatu egin behar izan genituen. Zera pentsatzen genuen: honela grabatu dugu, baina orain nola demontre joko ote dugu? Kasu honetan, ia zuzenean grabatu dugu eta horrek erraztu digu kontzertuen formatura egokitzeko lana.

G. Erantzukizunaren zama nabarituko duzue, aurreko lanak izan zuen arrakasta kusita?

E. Egia da erantzukizuna lehen baino handiagoa dela. Orain ezin dugun hutsik egin kontzertuetan. Baina horrek ez gaitu kezkatzen, horrela jokatu dugulako betidanik. Inork ezagutzen ez gintuenean ere, onena ematen genuen beti. Orain musika dugu ogibide, baina ADNan eramaten dugunez, ez gaitu larritzen eta kontzertuez goza dezakegu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LA DERIVA
Nora ezean ere itxaropena dago, talde madrildarrak frogatu duenez. Bere unibertso oni... (gehiago irakurri)
BARCELONA
LA DERIVA
Nora ezean ere itxaropena dago, talde madrildarrak frogatu duenez. Bere unibertso oni... (gehiago irakurri)
BARCELONA
VETUSTA MORLA
Vetusta Morla indar handiz sartu zen eszena musikalean 'Un día en el mundo' (2008) iz... (gehiago irakurri)
BARCELONA
VETUSTA MORLA
Vetusta Morla indar handiz sartu zen eszena musikalean 'Un día en el mundo' (2008) iz... (gehiago irakurri)
BARCELONA
VETUSTA MORLA
Vetusta Morla indar handiz sartu zen eszena musikalean 'Un día en el mundo' (2008) iz... (gehiago irakurri)
BARCELONA
VETUSTA MORLA
Vetusta Morla indar handiz sartu zen eszena musikalean 'Un día en el mundo' (2008) iz... (gehiago irakurri)
BARCELONA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago