Zozketak

MUSIKA
Testua: Mauvaise Foi Records / Planet Gong

THE LOOKERS
Real Things (2018)
The Lookers-ek 'Real Things' aurkezten du: rock and rollaren bitxigile batzuen lan berria
2018-12-16
2011n sortu zen taldea, partaideak artean ume-moko axolagabeak zirelarik, eta geroztik The Lookers leinuak zeresan handia eman du garage-punk sutsuko kontzertu ahaztezinak eskainiz. The Buzzcocks, The Undertones, The Flamin’ Groovies edo The New Christs bezalako taldeen emanaldietan hasierako talde izan da.

2016an lehenengo LPa (The Lookers, Bloody Mary Records / Mauvaise Foi Records) eta 2017an The Flamin’ Groovies-ekin batera split single bat (“Don’t Talk To Strangers” / “Pictures On The Wall”, Bloody Mary Records) argitaratuta, argi ikusten zen finki landutako punk lehergailutxoak sortzeko zuten
trebezia.

The Lookers, gaur egun, zaindu beharreko espezie berezia da: Sid Vicious-i buruzko istorioak aintzat hartu ez dituzten punkiak dira. Taldea urte bukaeran itzuliko da Real Things diskoarekin. Bertan, pop kutsuko uretan murgiltzearekin batera, doinuen malenkonia isolatuak bi urte zailok islatzen dizkigu. Berriz ere Ives Grimonprez ekoizlearekin grabatu dute Saint-Étienne-ko (Frantzia) Estudio Mag-en. Kosta ahala kosta, kantuak rock and rollaren bitxigile balira bezala lantzen dituzten hiru gazte egonezinen lana entzutera ematen digu disko berri honek: ekoizpen klasikoa eta maila bikainekoa, doinu landuak, trantsizio ausartak… Gitarra solo aipagarri eta zehatzak zein baxu zatien doitasuna entzutea besterik ez da ulertzeko jende honek funts handiz egiten duela egiten duena.

Halere, taldeak ez ditu baztertu punk zartakoak (“Focused” lehen kantuan), Nicolas Caumont-en aldaketa introspektiboa (diskoko kantu guztien sortzailea) 60ko loriazko patroi santuei begira jartzen gaituzte (Beatles-en Help! datorkigu gogora, musika landuago batera eginiko pausoagatik, eta euren penei modu zuzenagoan, apaingarririk gabe, ekiteko maneragatik), edo gaur egungo Wilco zein Twin Peaks-en gisako taldeak gogorarazten dizkigute.

Emaitza, soiltasunetik eta zintzotasun xarmagarri batetik sorturiko diskoa da, punk aurrekariez bustiriko taldea izanik, bitxiki hunkigarria izan daitekeena. Hori dela eta, rock and roll frantziarraren paisaian estimatuak izaten segitzen dute. Oraintxe da haiek behar bezala ondratzeko tenorea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
REAL THINGS (2018)
2011n sortu zen taldea, partaideak artean ume-moko axolagabeak zirelarik, eta geroztik The Lookers leinuak zeresan handia ema... (gehiago irakurri)
UDA LABUR HORI - AQUEL CORTO VERANO
Juan de Diego (Bilbo, 1968) tronpeta-jotzaileak nazioarteko jazz jaialdirik garrantzitsuenetako askotan jo du. Lan berria aur... (gehiago irakurri)
Itziar M.Galdos Sopranoa (gehiago irakurri)
ASH & ICE
Alison Mosshart kantari yankiak eta Jamie Hince gitarrista britainiarrak bikotea osatu eta jarrerak eta gaitasunak batu zituz... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Esta obra está bajo una licencia de Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional de Creative Commons