MUSIKA
Testua: Andoain Rock

THE APE
ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
THE APE-ANDOAIN ROCK
2014-05-19
Joera dugu Tex Perkins “Bestias del Bourbon” taldearen buru gisa eszenatokiak suntsitu zituen basatiarekin identifikatzeko (pertsonalki zein artistikoki trumoitsuak izan ziren bira segida ahaztezinak), baina hori bere izaera kontraesankor onuragarriaren zati bat besterik ez da.

Baina bere biografian badira horiek adinako garrantzia duten australiako lur-azpi emankorreko adibide ukaezinak ere, esaterako, The Butcher Shop, The Cruel Sea, Tex, Don and Charlie, Tex Perkins and the Dark Horses eta baita The Man in Black ere (Johnny Cashen bizitza eta lanaren zuzeneko berregite arrakastatsu eta originala), amerikar musikak utzitako ondarearen aparteko berrirakurketa egiten tematuak, pertsonalitate haritsu eta kezkagarriarekin eta pasio iskanbilatsu eta elektrizitate basati batez hornituak.
Guztiz ulergarria da Perkins-ek The Aperen lehen lana bere biziko diska zela esan zuenean hortzak zorroztu izana, baina emaitza horren harridura ez da bere ordezkari nagusiak ohitu gaituen gorentasun artistikoa, baizik eta (artista ausarta) gutxien espero genuen bidea aukeratzea berriro ere berdinean amaitzeko. The Ape taldean ez dago aurreko formula berdina erabiltzen duen ezer, ez du lehenago egindako proiekturen bat berriro hartu edo bukatzen, eta bestalde oraindik ere erabat berea dela nabaria da, harrokeriaz “misio bat duen gizona” bezala sailkatu zen unetik bertatik. Emaitza magnetikoa da baina misteriotsuki sailkaezina, hasiera batean osagaiak murriztu direla dirudien arren eta musika urritasun engainagarri batekin gainera etortzen bazaigu ere. Batzuetan elementu konfesionalak edo esplizituki lirikoak nabari dira (esaterako Gonna Make You Love Me tentatzailearen tabernako malenkolia), baina ez dago egiaztatuko duen zurigarririk edo heldutasun aspertuak sortutako bidesaririk. Eta noski, kantuetan bizirik jarraitzen du egileak hain gogoko duen zertxobait zakarra eta erdi animaliena dirudien izaerak, inolaz ere ez dugularik lortuko energiaren deskarga jakin eta errez batez beregana iristea, ondorioz emaitza natural eta organikoa lortzen delarik, inoiz nahikoa goraipatu ez den The Beasts Of Bourbon-eko “Little animals”en gertatzen zen moduan, hori izan daitekeelarik hemen esandakoen abiapuntu gordina. Hobe litzateke destilazioz hitzegitea,edo elementuen gutxitzeaz, edo zaldien bridak kontrolatzeaz modu geldiezinean aurrera egiten jarraitzen duen neurrian, pauso geldoez baina hanka-arrasto sakonekin.
Ongi ezagutzen dugun lurretan gabiltza, baina meritua Perkins eta haren bandarena da: Raul Sánchez (Magic Dirt) gitarrarekin, Gus Agars (The Dark Horses) baterian, Pat Bourke baxu eta pianoarekin- hirurogeita hamargarren hamarkadako egoera gogor eta matxoenak atmosfera sexualeko kale iluntasun likido lodi batez bustitzea, riffs trebe eta errepikakorrei zapore tentagarria emateko. Tamaina horretako materialak oihuka eskatzen du bere eszenaratze azkarra, Perkinsek Testamentu Zaharreko Jaungoikoak bezala kontrolatzen duela frogatuko duen eszenaratzea, beraz, bere biraren iragarkiak ezin zoriontsuago egin gaitu.
José Luis Torrelavega.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Bakelite Sergio Llanos (Atom Rumba, Yoguro Eureka Hot 4 taldeen sortzailea) eta Naiara Anasagasti (Paniks) bikoteak sortutako... (gehiago irakurri)
THE HANGING STARS
Hollow Heart-ekin, The Hanging Stars-ek ondo irabazitako ospea gaindituko du, harmoniaz betetako folk psikodelikoaren eta cou... (gehiago irakurri)
DE PELÍCULA
Perpignanen egindako garage rockak Europa konkistatu du Limiñanasen eskutik, Lionel eta Marie Limiñana buru dituen talde bote... (gehiago irakurri)
EL LARGO SUEÑO DE UNA POLILLA
Enrique Villarreal rockeroak, El Drogas, bere burua arrakastaz berrasmatzen jakin du Barricada utzi ondoren; maila estetikoan... (gehiago irakurri)
ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Andoaingo Rock Jaialdiak rock eta psikodeliaz betetako kartela aurkeztuko du aurten. Pandemiak bertan behera utzitako edizio ... (gehiago irakurri)
HOPE
Hirurogeitaka urteko Marc Ribot buru duen Ceramic Dog hirukoteak laugarren diskoa du jada, ‘Hope’. Mirestutako artista honek ... (gehiago irakurri)
PLASTIC DRAMA (2020)
'Plastic drama' da 2011tik zeresana eman duen Belako talde mungiarraren laugarren alb... (gehiago irakurri)
PALENCIA GIJÓN ALBACETE BURJASSOT
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago