MUSIKA

PARLOR SNAKES - XIV. ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
PARLOR SNAKES - XIV. ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Eugénie Alquezarren eta Peter K-ren Disaster Serenades diskoa Parisen grabatu zen eta iluntasunaren gailurrera garamatza; maitasun hondamendia tarteko, itzarrik, gaubelan emandako orduetan disko-jogailuan buelta eta jira egoten den lan gautarra.
Rock´n´roll aristrokrata, etxean artisauki ondua, gordintsunez, sendotasunez eta tentsioz josia.

Beraien mundua hurbiltzen saiatzeko Polly Jean Harvey, The Pretenders, eta Karen O aipatuko dizkizute, baina ez bakarrik, Eugéniek eta Peterrek Die Hauten eraginkortasun zakarrarekin lotzen ditzute aurrekoak.

Beraiena ez da ez garagea, ez popa ezta punka ere, baizik eta guzti hau nahasten dituen koktel leherkor eta lizuna.

Parlor Snakes Parisen errotutako bikote frantziar-amerikarra da, eta unean uneko taldekideez inguratzen da. Aurretik bi single (Shotguns eta Tomorrow Never Comes) eta bi lan luze (Let's Get Gone eta Parlor Snakes) argitaratu dituzte.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago