MUSIKA

NAÏSSAM JALAL
Naïssam Jalal

Naïssam Jalal (flauta, ahotsa, konposizioa), Samrat Pandit (ahotsa), Sougata Roy Chowdhury (sarod), Leonardo Montana (pianoa), Anuja Borude (pakhawaj), Zaza Desiderio (bateria), Flo Comment (tanpura)

Naïssam Jalal, flautista franko-siriarra, abeslaria eta konpositore oparoa, Jazz garaikideko figura berezienetakoa da gaur egun. Parisen jaio zen guraso siriarrengandik, eta bere ibilbideak muga kulturalak gainditzen dituen identitate artistiko aske eta nomada islatzen du. Bere musikak bizitasun handiz uztartzen ditu Ekialdea eta Mendebaldea, Parisko kontserbatorio batean flauta klasikoarekin hasi eta bere sustrai kulturalen bila Siriara eta Egiptora egindako bidaia iniziatikoek aberastutako prestakuntzaren emaitzaz.

Jalalek mendebaldeko flauta eta nay arabiarra menderatzen ditu, eta hainbat musika-tradizio bereganatu ditu: arabiar eta europar musika klasikoa, Jazza, hip-hopa, funka, tangoa eta musika afrikarrak. Jakin-min aseezinak eta birtuosismo teknikoak zubiak eraikitzea ahalbidetzen diote kulturen, estiloen eta belaunaldien artean eta, izan ere, horrek eman dio bidea bere hizkuntza musikal bereziari. Hainbat kolaborazio egin ditu musikari gailenekin, tartean Parisko eszenako musikari afrikarrekin (Cheikh Tidiane Seck, Mamani Keita, Abdoulaye Traore, Mohamed Diaby, Hilaire Penda, Moh Kouyaté, Hervé Samb), Frantziako eta nazioarteko Jazzeko izen handiekin (Hamid Drake, Michael Blake, Bojan Z, Sophia Domanchich, Claude Tchamitchian, Andy Emler, Médéric Collignon, Nelson Veras, Anne Paceo) eta arabiar musikakoekin (Noura Mint Seymali, Aziz Sahmaoui, Amazigh Kateb, Lena Shamameb). Nazioarteko hainbat raperorekin batera aritua da, besteak beste, Mike Ladd, Napoleon Maddox eta Katibeh 5 rap talde palestinarrarekin, baita artista latinoamerikarrekin ere, tartean Melingo. Gainera, zinema, dantza eta antzerkirako musika konposatzen du, eta gaur egun lau musika-proiekturen buru da.

Kaleratu dituen bederatzi albumetan zehar, Jalalek soinu-esperientzia intimoak eta hunkigarriak eskaini dizkio publikoari, emozioa eta espiritualtasuna transmititzeko duen gaitasuna erakutsiz.

60 Jazzaldira Landscapes of Eternity (2024) proiektu berria ekarri digu, musika indostanikoaren ?India iparraldeko musika klasikoa? soinu-paisaietan inspiratutako konposizioak. Hilabeteetan egindako bakarkako bidaia baten emaitza da, musika indostanikoaren espirituaz blaitu eta errepertorio introspektibo sakon bat konposatzeko balio izan ziona, bere egonaldian bizitako sentsazioetan sustraituta. Samrat Pandit (ahotsa), Debasmita Bhattacharya eta Sougata Roy Chowdhury (sarod), Anuja Borude (pakhawaj) eta Flo Comment (tanpura) indiar musikari tradizionalak izango ditu lagun Jalalek, Leonardo Montana (pianoa) eta Zaza Desiderio (bateria) Jazz musikariekin batera. Landscapes of Eternityk trantzeak markatutako paisaia mentalak, intimitatea eta espiritualtasuna nabarmentzen dituzten melodiak eta giroak transmititzen dizkigu, kosmosarekin eta giza komunitate oso baten historiarekin konektatzen gaituztenak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sara Zozaya donostiarrak, Nerabe eta The Roof taldeetako kide ohiak, akordeoia jotzen... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
23
Uztaila
Asteazkena
Fnac Gunea
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago