MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MAREN
Maren, atrebentzia eta pop freskotasuna
2021-01-25
Maren kantari bizkaitarra La Voz Kids saioan ezagutu genuen, eta oraindik gaztetxoa izanik, 'Margaritas y lavanda' grabatu du. Pop arima eta indie aroma dituen debuteko lan honek sentimendua, samurtasuna eta intentsitatea itsatsi ditu, urratzeko arriskua duen ahots bero eta hauskorrarekin.

“Maren deitzen naiz eta nire proiektuaren berri ematea gustatuko litzaidake. 15 urte ditut eta Gernikan bizi naiz.” Aurkezpen horrekin hasten zen mezu elektronikoa jaso genuen 2018ko apirilean. “Ausarta, zalantzarik gabe’, pentsatu genuen irakurtzean. Merezi zuen entzutea eta eta lerro batzuk eskaintzea. ‘Alguien sin vergüenza’ zen mezuan iragartzen zuen EParen izenburu esanguratsua. Ia hiru urte geroago, zuzenean ikusteko aukera izan dugu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Horrelako plaza bat betetzeko ahotsa eta atrebentzia erakutsi zuen Marenek. 70eko hamarkadako estetika eta ikus-entzunezko autobiografikoak sarrerako gisa. Eta zuzenean harira. Freskotasun eta sinpatia barra-barra taula gainean, artista beteranoek erakusten duten lasaitasuna agertuz. Atzean, erloju batek bezala funtzionatzen duen talde gaztea, hiruko formatu klasikoan (baxua, bateria eta teklatuak), akonpainamendu musikariek egin behar dutena eginaz: bakarlariari lagundu haren dohainak ezkuta ditzakeen nabarmenkeriarik gabe.

Lehen lan horretako kantuak jo zituen, adibidez izenburu bereko ‘Alquien sin vergüenza’, pop harribitxi txikia. Gaztelera, ingelesa eta euskara tartekatu zituen, artista belaunaldi berri honek berezko duen atrebentzia eta konplexurik eza berretsiz. Garai pandemikoan sortutako ‘Margaritas y lavanda’ lehen Lp-a ere aurkeztu zuen eta horrek kantu berriak dastatzeko aukera eman zigun: ‘Fotosintesis’ bikaina (eta helduagoa) eta ‘Dear Murphy’, besteak beste. ‘Te invito a mi piscina para matarte’ dibertigarriak argi utzi zuen konfinamendua bezalako garai ilunari buelta emateko ahalmena izan dezakeela musikak. Hori guztia, ‘La estación espacial de Teruel’ arrakastaren zain, Maren arrakasta musikalen zerrenden gailurrera eraman duen abestia.

Marenek grabazioetan baino sentsazio hobea uzten du taula gainean (bere lanek produkzio bikaina badute ere). Lotsagabekeria, freskotasuna, testu zainduak eta lehen lana argitaratu zuenetik eboluzio interesgarria izan duen konposatzeko gaitasuna ditu dohain nagusi. Energia ziztada izan zen eta berriz entzungo dugu.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Maren kantari bizkaitarra La Voz Kids saioan ezagutu genuen, eta oraindik gaztetxoa izanik, 'Margaritas y lavanda' grabatu du... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago