MUSIKA

LIBURU AURKEZPENA:"EGUNKARIA, GIZARTE ZIBILAREN ARRAKASTA"
LIBURU AURKEZPENA:"EGUNKARIA, GIZARTE ZIBILAREN ARRAKASTA"
Aurkezpen ekitaldiakLiburu aurkezpena: “Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta”
Eguna/Ordua
2022/03/16
Asteazkena
19:00

Doako sarrera.

 

 

 

 


“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” da Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen liburua. Horren aurkezpena egingo du Joanmari Larrartek.
1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria, herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garai hartako Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten.

Joan Mari Torrealdaik bere larruan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide -bertako lehendakari ere bai azken urteetan-, eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan, hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua, eta BERRIA, Elkar eta Jakinek elkarlanean argitaratua.


Antolatzaileak: BERRIA, Elkar, Jakin eta Zenbat Gara.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago