MUSIKA

JABIER MUGURUZA
KUTXA BELTZA: JABIER MUGURUZA (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Jabier Muguruza (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2018/01/18
Osteguna
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 10 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

Sarrera erosi

Kutxa Beltza
JABIER MUGURUZA
Leiho Bat Zabalik disko berriaren aurkezpena.

Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakarinstrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.
Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).
Hala ere, eta aldaketak aldaketa, Jabierren jarraitzaileak berehala ezagutuko ditu bere ohiko estiloa eta nortasuna: tempo lasaiak, hitz intimistak belarrira xuxurlatuak, dotorezia melodietan, emozioen alkimia…
Hitzak, ohizko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz.
Bestalde, esan beharra dago musika guztiak Jabierrenak direla.
Grabaketa, bi fasetan burutu da: lehenengoa (ahotsak eta gitarrak), Beran, Atala estudioan, Iñigo Irazokiren eskutik, eta bigarrena (elektronika eta nahasketak), Zaragozan, Carasueñoren ardurapean.
Irungo kantaria behin eta berriz errepikatzen ari den gisan, kulturarako garai ilun hauetan, ilusioa eta gogoari eusteko apustu kementsua da orain aurkezten duen Leiho bat zabalik hau.
Azkenik, esan, zuzenean Ander Mujika eta Jabier Muguruza arituko direla disko berria aurkezten.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
LEIHO BAT ZABALIK (2017)
Muguruza anaietatik zaharrenak ilusioari eusteko gonbidapen bat bezala planteatu du b... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
LEIHO BAT ZABALIK (2017)
Muguruza anaietatik zaharrenak ilusioari eusteko gonbidapen bat bezala planteatu du b... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
TONETTI ANAIA
Jazz ukituko doinu eta giroek osatzen dute 'Tonetti anaia' (2015, Resistencia), Jabie... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BESTE HOGEI
Beste hogei (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BESTE HOGEI
JABIER MUGURUZA (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BESTE HOGEI
Jabier Muguruzaren kantuak entzutean lasaitasunerako tartea aurkitzen da eguneroko za... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago