MUSIKA

JABIER MUGURUZA
Isiluneen maisua
Poesia, kantautore-lana, jazza eta chanson delakoa eskutik helduta azaldu ohi dira Irungo idazle eta abeslariaren lan sosegatuan. ‘Bikote bat’ disko berrian, ahotsaz, pianoaz eta eskusoinuaz baliatzen da Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu eta Harkaitz Cano bezalako egileen testuak apaintzeko.
Klasikoek diotenez, musika oinarrizko bi osagairen arteko konbinazioaren emaitza da: soinuak eta isiluneak. Presa nagusi den garaian, gehienetan beharrezko ez den zaratak gure bizitzako ia segundo guztiak betetzen dituenean, Jabier Muguruzak pausatzeko lekua ematen digu, bere abestietako soinuak  eta baita isiluneak ere entzuteko. ‘Bikote bat’, bira honetan aurkezten ari den album berria, orain arte argitaratu duen lanik biribilena da agian, musika hitzaren definizio klasikoa esanahia oso-osorik azaltzen duen diskoa.
Kantautore irundarrak Iñaki Irazu, Bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Jose Luis Padron eta Harkaitz Cano idazleek utzitako testuetan kontatzen diren istorio txikien zerbitzura jarri du bere ahotsa kantautore irundarrak. Hitzak eta doinuak inoiz baino biluziago ageri dira (eszenatokian ere bai), soil-soilik Mikel Azpiroz piano-jotzailearen akonpainamenduarekin.
Jabier Muguruzaren musika arimarentzako opari txikia da, soinu guztietan, baina baita isiluneetan ere.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BESTE HOGEI
JABIER MUGURUZA (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BESTE HOGEI
Jabier Muguruzaren kantuak entzutean lasaitasunerako tartea aurkitzen da eguneroko za... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
GAUA
Donostiarrak alde batera utzi ditu Elkano Browning Cream-eko erritmoak, 'Gaua' bakarkako diskoa aurkezteko piano hutsaren lag... (gehiago irakurri)
ALBERT PLA-REN EMANALDI BATERA ZOAZENEAN, EDOZEIN EZUSTEKORAKO PREST EGON BEHAR DUZU.... (gehiago irakurri)
SABADELL
Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago