MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CRYSTAL CASTLES
Amnesty (I)
CRYSTAL CASTLES
Esperimentazioa. Elektronika. Zarata. Transgresioa. Hitz hauek bat datoz ‘Amnesty (I)’ delakoaren erritmoaz ausartzen direnei hezurrak ateratzeko gauza den Kanadako bikotearen lanarekin. Ethan Kath konpositore eta ekoizlearen eta Alice Glass kantariaren talentuak batzen ditu 2003tik.
KontzertuakCrystal Castles
Eguna/Ordua
2016/12/05
Astelehena
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 22 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea, Ticketmaster)
Txarteldegia: 25 EUR

Sarrera erosi

CRYSTAL CASTLES
Crystal Castles musika elektroniko eta esperimentala egiten duen talde kanadar bat da, Ethan Kath ekoizleak eta Alice Glass abeslariak sortua 2003an. Crystal Castles bira askotan izan da buru, Estatu Batuak, Europa, Japon eta Australian eta hainbat jaialditan jo, adibidez Irlandako Festival Oxegen, All Points West Festival New Jersey-n, Coachella Valley Music Festival Kalifornian, Open’er Festival Heineken, Ingalaterrako Reading & Leeds, eta birak egin dituzte Nine Inch Nails edo Depeche Mode taldeekin zein The Cure taldearekin jo besteren artean.
2014an, Glass-ek taldea utzi zuen arazo pertsonal eta profesionalak direla medio. Asko hitz egin zen, eta esan ere taldearen amaiera zela. 2015eko apirilean, Ethan Kathek pista berri bat atera zuen, Frail, taldeko ahots nagusia den Edith Frances izeneko kantari batekin. 2016aren erdialdera, eta horrenbeste esamesen ondoren, espero zen laugarren diskoa, Amnesty izenekoa, baieztatu zen.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago