LA PERRA BLANCO + BIG BOB RAILROAD
La Perra Blanco + Big Bob Railroad

La Perra Blanco rock and roll proposamenarekin dator Intxaurrondora. Aurretik Big Bob Railroad talde gipuzkoarraren blues-folka.

La Perra Blanco

Rockabillyaren erregina bezala ezaguna Rock 'n "roll U.K Magazine aldizkari britainiarraren arabera, Espainian eta Europan rock and roll musikala iraultzen ari da.

Alba Blanco gizonak nagusi diren mundu bateko arauak hausten ari da, gitarra jotzen eta Hiroshimako Bonbaren antzeko amorru eta energiaz abesten. Eszenatokian saltoka eta handik publikora jaisten ibiltzen da, hirukote batek lagunduta.

Talde hau Espainian une honetan eskaera gehien duen rock and roll banda da; rock and roll, blues eta countrya bezalako sustraiko musika gaur egungo eszenatokietara eramaten ari da eta eta mota guztietako publikoarentzat jotzen. La Perra Blancok ez du mugarik eta gero eta ospe handiagoa hartzen ari da, sustraidun musika belaunaldi gazteenengana hurbiltzearekin batera.

Alba Blanco (ahotsa, gitarra), Guillermo González del Campo (kontrabaxua), Jesús López Benitez (bateria), Gerard Vercher (teklatua eta saxo tenorra).

Big Bob Railroad

Errepidean da berriz ere. Blues-folk bikote gipuzkoarrak Mississippi ingurura garamatza berriz ere bere IV izeneko EP berrian. Taldearen laugarren lanak eguneroko monotoniatik ihes egitera gonbidatzen gaitu errepidean zehar kilometroak eginez. Oraingoan ere Unai De Andrés arduratu da grabaketa eta produkzioaz, ukitu modernoago bat proposatuz bikote gipuzkoarraren soinu akustikoei. Distortsioz beteriko Mugi gaitezen abestitik hasita Orbanak abestiko iluntasunera, Aitor eta Josuk egunerokotasunari ihes egiteko beharra edo buruko gaixotasunekin elkarbizitzea moduko gaiak jorratu dituzte oraingo honetan.

Josu Etxeberria (ahotsa, perkusioa), Aitor Ibarguren (gitarra)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Amazoniako paisaietan barrena bidaia proposatzen duen ikus-entzunezko performancea, B... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Biznaga punk taldearen kontzertua Intxaurrondon. Aurretik Badmintones hirukote donost... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Paco Ibáñez (ahotsa, gitarra), Mario Mas (gitarra), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Pep... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
TOC taldeak Jaioak hiltea zor diskoa aurkeztuko du Intxaurrondon. Vecinos (Bartzelona... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. 2024ko maiatzean itz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Urdangarin musikariak iazko udazkenean kaleratutako Mundua eder diskoa aurkeztu... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Zea Mays pop-rock alternatiboko erreferentziazko taldea da euskal musika eszenan, 199... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Ostirala
Sala Intxaurrondo
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago