Biznaga punk taldearen kontzertua Intxaurrondon. Aurretik Badmintones hirukote donostiarra arituko da.
Biznaga
Punkaren inguruan hezitako belaunaldi baten parte izanagatik, melodia, diskurtso eta jarreraren bidez gaur egungo kantu-protesta propioa landu du. Bost lan argitaratu dituzte: Centro Dramático Nacional, Sentido del Espectáculo, Gran Pantalla, Bremen no existe eta ¡Ahora!. Erakutsi dute egin ibilbide sendoa abesti handien bidez nola egiten den, errendizio diskurtsiborik gabe eta melodiari uko egin gabe.
Jorge Navarro (letragilea eta baxua), Álvaro García (ahotsa eta gitarra), Jorge 'Milky' Ballarín (bateria), 'Torete' (gitarra)
Badmintones
2020 urtean sortutako hirukote donostiarra da Badmintones. Ibilbide artistiko ezberdinetan jasotako esperientzia batzen dute, besteak beste: Benghoven (8 bit Danborrada), Aria eta Aphaxia taldeetakoa edo Karramarro uhartea irratsaiokoa.
Efektu eta sintetizadoreen bitartez esperimentazioa sortzea dute oinarri haien post- punk/rock alternatibo soinu berezian. Ezaugarri horrek liluratu du azkenaldian haien ekoizle lanetan aritu den Oriol Flores (Izaro, Esanezin, Ghau...), eta berarekin batera lortu duten sinbiosiari esker islatu dituzte euren ideiak Korapiloz eta Festan Galdu bezalako abestietan.
2024ean Villasoundeko finalistak izan ziren eta 2025ean Donostiako Aste Nagusi Piratan eta Groseko Zipotz jaietan jotzeko ohorea izan dute.
Jon Mikel (bateria), Iñaki (baxua) eta Mikel (gitarra)

