MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Udaberriko eta Udako joerak
2014-07-15
2014ko udaberrirako eta udarako joera interesgarrienen barri emongo deutsuet.

ETNIKO ESTILOA

 

Etniko estiloa, jantzietan, osogarrietan eta orrazketan aurkitu daiteke. 

Jantzi guztiak print badira, guztia deigarria da, beraz, osogarriak txikiagotu behar dira, eta aderantziz, protagonismoa osogarriek badaukie, jantzia urria izan behar da.   

 

BOYFRIEND ESTILOA

 

Prakak, jakeak zein alkandorak zabal eroaten dira, gizonezkoen antza.

Sentsualagoa izan daiten, gizonezkoen alkandoretan botoi batzuk lotu gabe itzi ezazuz.

 

CROPPED TOP-AK ITZULI DIRA

Cropped top-ak indarragaz itzuli dira. Gerri altuko prakekin eta gerrian estuak diran gonekin erabiltzea gomendatzen deutsut. Jaka batek looka leuntzen lagunduko dau.

 

MIDI GONAK

 

Takoiak, hankak liraintzeko aliatu bikainak dira. Top-ak, puntuko rebekak eta alkandorak ezin hobeak dira mota honetako midi gonentzat (zuzena edo lasaieragaz).

 

KOLORE METALIZATUAK

 

Kolore metalizatuak joeran jarraitzen dabe, eta tonu bereko koloreekaz, baltza edo zuria, look oso chic-a lortuko dozu. Beti ere argitasuna, gaztetasuna eta bolumena emongo dabe.

 

KIROL ESTILOA

 

Sporty chic-a, 2012ko Londreseko Joku Olinpikoetatik joera izan dau eta gero eta indar  gehiago hartzen dabil udaberri eta uda honetan Brasilgo mundiala dala eta. Kamisetak, atletismoko praka laburrak, jakak eta osogarriak, esate baterako, zapatilak, biserak eta betaurrekoak ibiltoki guztietan topatu daikeguz .

 

Diseinuak Burberrykoak, Donna Karanekoak, Versacekoak eta Vogueko argazkiak.

 

Espero dot zure estiloa aurkitzen lagundu izana.

www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/65

 

 


Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak
Udaberriko eta Udako joerak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago