MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
2015-03-11
Koloreak bakoitzaren gogo-aldartean daukan influentzia pentsatzen doguna baino handiagoa da. Ikerketa batzuen arabera gehienetan kolorea sentitzen dogu, kolorea besterik ikusi beharrean. Udaberria heltzear dago, baita egun eguzkitsuak be.

 

Pantonek proposatzen dauzan 10 koloreen diseinuak erakusten deutsuedaz. Kolore desbardin honeek bai argiago zein ilunago be, ñabardura eta interpretazio desbardinakaz ezarriko dira nazioarteko diseinatzaile desbardinen proposamenen arabera.

Hamar kolore horreen hautaketa honelakoa da, “tonu arinak eta hotzak, tonu beroagoakaz nahastuta eguneroko zaratak eta joan etorriek sortutato estresa alde batera izten laguntzen deuskue ” Leatrice Eliseman, Pantoneko zuzendariaren hitzetan.

 

Marsala

2015eko udaberri-udako ezinbesteko kolorea, horrela deitua, izan be, bertako hirian sortutako italiar ardoagaitik. Gorri-more sentsual eta probokatzailea da, konfiantza eta segurtasuna emoten dauana.

 

Urdin Turkesa

Dinamismoa eta alaitasuna sortuko dauan kolore indartsua da, look ezbardinei freskotasuna eta poztasuna emonez.

 

Lucite Berdea

Alaitasuna eta argitasuna sortzen dau.

 

Urdin Klasikoa

Lasaitasuna, konfiantza eta harmonia iradokitzen dauan kolorea da, baita baretasuna be emoten deutsa eroaten dauanari.

 

Akuamarina

Kolore hotza eta lasaia da, eta ziur nago aurten emakume guztiak kolore honetako arropa eroango doguna.

 

Almendra Txigortua

2015eko Udaberri Udako tonu hotzak orekatzeko oinarrizko kolorea da.

Naturaltasuna eta beroa emongo deutse look ezbardinei.

 

Marrubi Izoztua

Freskotasuna transmititzen dau, baita bero eta sentsualitate pixkat be.

 

Tangerine Laranja (Mandarina)

Dinamismoa eta hurbiltasuna sortuko dauan kolore sutsua eta ezinbestekoa da.

 

Custard Horia (Natilla)

Kolore argitsua eta eztia da, hurbiltasuna eta argitasuna emoten dauana.

 

Gris Glaziarra

 

 

Lasaitasuna emoten dauan oinarrizkoa eta soila dan kolorea da.

 

 

www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/102 

Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan
Kolorea sentitu udaberri-uda honetan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago