AURPEGI OBALATUA
Bisaia orekatuta dago, aurpegiko forma ezin hobeak indartu gura badira, aurpegiaren inguruan oinarriko kolorea baino kolore ilunagoa daukien xerloak egitea gomendatzen deutsuet.
AURPEGI BIRIBILA
Aurpegia leundu behar da. Horretarako, aldeetan kolore ilunagoko xerloak egitea egokiena da eta, aldiz, argiagoak gainaldean.
AURPEGI LUZANGA
Sendotasuna emoiozue aurpegiari aldeetan xerlo argiagoak erabiliz eta ilunagoak, aldiz, gainaldean.
AURPEGI TRIANGELUARRA
Aurpegia hobeto leuntzeko, gainaldean xerlo ilunagoak gomendatzen deutsuedaz, argiagoak, ostera, belarrien ingurutik puntetara.
AURPEGI KARRATUA
Bisaia leundu behar da. Honetan, barriz, aurpegiaren inguruan oinarriaren kolorea baino kolore argiagoko xerloak erabiltzea gomendatzen deutsuet, hain zuzenak diran lerroak apurtzea lortuko dabelako.
Xerloak bisaia hobetzeko aliatuak dira.
www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/106