MODA
Testua: Ana Elías

Zuri eta baltz lookak
2015-12-15
Zuria eta baltza, euren dotoretasunagaitik eta aldakortasunagaitik gure armairu hondoan faltatu ezin diran koloreak dira. Kolorebakarreko lookak proposatzen deutsuedaz, baltzan eta zurian.

 

 

Kolore bakarreko lookak itxura liraintzen deuskue.

 

Zuria (beixa edo artile kolorekoa) dan look batek argitasuna emoten deusku.

 

Oso luzea dan txalekoa traje jake eta lepo altuko jertseagaz konbinaturik, lanera joateko look itzela da. Argitasuna eta baretasuna emoten deusku.

 

Midi gona eta puntuz egindako jertsea emakumezkoa eta sentsuala dan looka da, sofistikatua izatea eragiten dauana osogarriak dira.

 

Zisne lepoa daukan puntuz egindako jertseak eta orkatilarainoko palazzo parakek erosoa eta joeran dagoan looka osotzen dabe.

 

Look baltzak seriotasuna emoten deusku, eta itxura liraintzen deusku kolorea dala eta.

 

Pitiloa dan praka, puntuz egindako jertsea eta larruzkoak daukazan trench-a dozein egunetarako look kasuala da, gainera, joeran dago ehundurak konbinatzea.

 

Soineko baltza kapa berokiagaz. Kapelak estilo chic-a emoten deutso lookari.

 

Palazzo prakak, lentzeroak eta larruzko jakak datorzan ospakizunetarako look ezinhobea osotzen dabe. Litsak daukazan poltsak looka osotzen dau.

 

Arropa Zarakoa da eta osogarriak, ostera, Roberto Verinokoak dira.

http://http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/127
Zuri eta baltz lookak
Zuri eta baltz lookak
Zuri eta baltz lookak
Zuri eta baltz lookak
Zuri eta baltz lookak
Zuri eta baltz lookak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago