MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Joerazko looka
2015-09-12
2015-2016ko udazken eta neguan ulezko berokiek eta jakek joera handia izango dabe, izan be, kreatibitatea emongo deutsie gure lookei.2015-2016ko udazken eta neguan ulezko berokiek eta jakek joera handia izango dabe, izan be, kreatibitatea emongo deutsie gure lookei. Berokien artean beste "it" bat bildotsa da

Kapak, barriro be, berokien diseinuen artean topatuko doguz, aldiz, denboraldi honetan, litsen bitartez, bizitasuna eta dinamismo handiagoa porturatuko dabe.

 Udaberri-uda denboraldi honetan, diseinatzaile ezagunek zein low-cost markek, pitiloetaz ahaztu gaitezan saiatu dira. Horren ordez, hanka zabaleko praken munduan sartu gaitezan gura dabe. Horreen artean, praka zuzenak, kanpaira formakoak eta hanka erdikoak topatu geinkez.

 Boho estiloa be aurtengo udazken-neguko joera izango da, Burberryk esate baterako, estilo horretan inspiratu dau bere kolekzioa.

 Lore estanpatua udako klixea dan arren, neguko kolekzioetan ageri-agerian da.

 Belusa, ehunen artean nabariena da, batez be, diseinatzaile britaniarrentzat, izan be, horreen neguko kolekzioetan, jaketan, berokietan, soinekoetan... ikusi daikegu. 

 Diseinu desbardinetan frogatu daikegunez, udazken-negu honetan hurrengoko koloreak topatu geinkez. Alde batetik, marsala kolorea, bestetik, grisa tonu urdinetan zein orlegietan be, horia tonu leunetan, oliba-berdea, berde urdinxka, laranja, larrosa, morea eta urdin ilun bizia.

 Bukatzeko, falta dan gauza bakarra, bakotxantzako udazken-neguko look ezin hobea topatzea da.

www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/116

Joerazko looka
Joerazko looka
Joerazko looka
Joerazko looka
Joerazko looka
Joerazko looka
Joerazko looka

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago