MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
2014-05-05
Uda heltzear dago beraz bikinia edo bainujantzia aukeratu behar da. Bakoitzaren silueta kontuan hartuta, ezaugarri batzuk sustatu beharko dira eta beste batzuk aldiz neutralizatu beharko dira gorputz harmonikoa lortzeko.

Hau lortzeko Victoria Secret-eko eta H&Mko diseinu batzuk proposatzen deutsuedaz.

EMAKUMEARENTZAT, SILUETA MOTAREN ARABERA:

 

HAREA-ERLOJU SILUETA

Edozein bainujantzia erabili daikean silueta perfektua da. Bularreko itxura hirukiagaitik emakume silueta indartzen dauan zuri eta baltz kolorekoa, eta bularrean zein aldakan urre koloreko apaingarriak daukazan bikinia aukeratu dot.

 

INBERTITUTAKO TRIANGELU SILUETA

Azpiko aldea sustatu behar dogu eta goiko aldea neutralizatu. Alboetan begiztak daukazan eta kolore argikoa dan bikiniak optikoki aldakak areagotuko dauz, aldiz kolore ilunagoko ohorezko hitzezko goiko aldea leunduko dau.

 

TRIANGELU SILUETA (MADARIA)

Gaineko atala sustatu behar dogu, eta aldaka indargabetu. Oherezko hitzezko bikinia aukeratu dot, zuri koloreko begizta bategaz bolumena emoten dauana eta beheko atal beltz leunagaz.

 

SILUETA OBALATUA

Silueta obala apurtzeko hau egituratzea beharrezkoa da. Eskotean mozketa asimetrikoa daukan eta marrazkiak bertikalki lerrokatuta  daukazan alde txirikordatua daukan  bainujantzia aholkatzen dot.

 

SILUETA ANGELUZUZENA

Aldaka areagotu beharko da, horretarako ebaketa bihurgunetsua daukan, perlekin amaituta dagoan eta eskote biribila daukan bikini bat aukeratu dot, honeexek emakume silueta sustatzen lagunduko dabe.

 

GIZONARENTZAT, SILUETA MOTAREN ARABERA:

 

TRAPEZOIDE SILUETA

Gizonentzako diran edozein bainujantzi erabili daikie, gizonen silueta perfektua dalako. Maskulinotasuna ezin hobeki markatzen dauan boxer bat aukeratu dot.

 

INBERTITUTAKO TRIANGELU SILUETA

Beheko aldea sustatu behar da. Lerro horizontalak daukazan eta tonalidade desberdinetako bainujantzia gomendatuko neuke.

 

TRIANGELU SILUETA

Gorputzaren beheko aldea neutralizatu behar da, silueta harmonizatzeko. Kolore iluneko bainujantzia aholkatzen dot, eta belaunen gainean.

 

SILUETA OBALA

Karratuak silueta egituratzen lagunduko dabe eta gomendagarria da bainujantziaren luzeera izter erdiraino izatea normalean silueta obala daukien gizonek hanka argalak daukiezalako. Gomendagarria da bainujantzia gerrian lotzea aldakan lotu beharrean.

 

SILUETA ANGELUZUZENA

Luzatua dan silueta, itxura karratua daukan eta izter erdirako luzera daukan bainujantziagaz apurtzen da.

 

 

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/59

 

Zuen komentarioak nire Blogan, eskertzen deutsuedaz

Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz
Zure bainujantzia aukeratu ezazu zeure itxura kontuan hartuz

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago