MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera
2014-12-30
Hotza heldu egin da, ¿modelo berri bat izatea gurako zeunke, eta ez dakizu zein? Zure itxurari gehien egokitzen jatzun jantzia aukeratu dezazun, honko modelo honeek aurkesten deutsudaz.

SILUETA OBALA

 

Honako laukidun soingainekoa, gorputza egituratzen lagunduko deutsu. Maho sama eta botoi simpleak, baita ehunak daukazan lerro bertikal zuriak be, zure silueta lirainduko dabe.

 

SILUETA LAUKIZUZENA

 

Kamel koloreko jakeak, puntadun sama eta gerrikoa dauzana, gerria indartzen dau,

emetasuna lortuz.

 

HIRUKI SILUETA (MADARIA)

 

Soingain larrosa honek, larrua be badaukana, ezin hobea da “madari” silueta daukienentzako, uleak, sorbaldak eta gorputzeko goiko atala indartzen lagunduko deutse.

 

ALDERANTZIKATUTAKO HIRUKI SILUETA

 

Puxika itxurako jakeak, raglan mahuka dauanak,  sorbaldak indargabetzen dauz eta aldaka indartzen dau.

 

 

HAREA-ERLOJU SILUETA

 

Ondoko pontxoa aukeratu dot, izugarrizko joeran dagoana, izan be, harea-erloju silueta daukanak edozein diseinu erabili leike.

 

Aipatutako soingainekoakaz agertzen diran gaur egun joeran dagozan osogarriek, zure lookei  estilo desberdina eta berezia emongo deutsiee.

 

Jantzi eta osogarri guztiak ZARAkoak dira.

 

Espero dot lagungarri izatea zuen modeloak aukeratzeko orduan.

Nire blogean zuon iruzkinak eskertzen deutsuedaz.

 

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/87

 

Itxura desbardinen linkak hurrengoko hau da.

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/42

Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera
Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera
Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera
Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera
Aukera ezazu zure songainekoa, daukazun itxuraren arabera

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago