MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Oinetakoek looka markatzen dabe
2014-11-06
Emakumeentzako zein gizonentzako oinetako estilo ezberdinak aurkeztuko deutsuedaz.

Emakumeentzako:

 

Stilettoak, look ezbardinei feminitatea emoten lagunduko deuskue. Trajeekin eta esmokinekin erabiltzea komenigarria da.

 

Kitten eta slipper takoi oinetakoak, metalizatuta, print, gorri… koloreetan aurkitu geinkez.  Liraintzen dauan modeloa da.

 

Emakumeentzako slip-on botak, larruzkoak, zein ilezkoak, modelo eroso eta diseinukoak dira. Baltzean basikoak dira.

 

Blucher edo Derby eta mokasinak, capri prakekin, lasaierako gonekin, arkatz gonekin eta baby-doll soinekoekin eroan geinkez.

 

Chelsea botinak, modelo eroso eta dotorea da.

 

Gizonentzako

 

Panama Jackek, lokarri itxiera eta nobuck larruagaz egindako marroi ilun koloreko pala leuneko oinetako honeek aurkezten deuskuz. Ezinhobeak dira egun euritsuetan trajegaz eroateko.

 

Ecoalf, arropa eta osogarriak, berziklatutako materialagaz egiten dauzan enpresa espainiarra da. Honek, berziklatutako plastikozko botilez egindako berde khaki koloreko oinetako altuak, ura jasaten dabenak eta transpiragarriak diranak aurkezten deuskuz.

 

Kataluniatik, Maiansek, bulkanizatutako goma naturalekaz eta ehun naturalekaz egindako kolekzioa aurkezten deusku. Diseinu oso dotoreak dira.

 

Latoussek, mokasin honeek aurkezten deuskuz, larruazal ezberdinez egindakoak eta  marroi koloretakoak, mozorro apaingarriak be daukazanak.

 

Butterok, Toscanakoa dana, larruazalez egindako  eta alboetan elastikoak dauzan “sneaker” dotore honeek aurkezten dauz.

 

Emakumeen modeloak Zara-koak dira.

Espero dot lagungarri izatea zuen modeloak aukeratzeko orduan.

Nire blogean zuon iruzkinak eskertzen deutsuedaz.

www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/83

Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe
Oinetakoek looka markatzen dabe

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago