Chicuelo & Mezquida Trío - Jazzaldia                  XABI SOLANO MAIZA                  RÁMPER, VIDA Y MUERTE DE UN PAYASO                  EÑAUT ELORRIETA                  Chucho Valdes                  Ainara Ortega Barrenetxea                  Rizha                  ZALDI URDINA - Artedrama

MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
A2dB
2015-10-13
Urriaren 4an, domekan, “A2dB” kontzertua egon zan Bilbo Rocken KMONek bultzatuta, BLV ARTen programaren hitz-atzea izanda. Gernikakoak eta Ghanakoak diran Ari eta Benek osotu eben duoa. Horreek ordu bat eta erdi “YOU NAME IT” diskoan daukiezan kantak abestu eta aurkeztu ebezan eta publiko guztia dantzatzen egotea lortu eben.

 

 

Arik eta Benek elkarrekin bikain konbinatzen eben look zuri eta baltzakaz antzeztu eben.

 

Arik lentejuela baltzez osotutako bihotz itxura eukan eskudela eban top zuria eroian, horrek, bularra indartzen eban. Horregaz batera, lapitz gona baltza eta kiroletako zapatilak eroiazan. Look dinamikoa eta bihurria zan eta, gainera, biribilguneak nabarmentzen jakozan.

 

Arik bere ahotz txurrusta ederragaz bat etorran indarra emoten eutson looka aukeratu eban.

 

Benek daukan nortasun eta estilo ukaezina dala eta jaka eta kamiseta baltza eroian hiru lepoko gailenduz, izan be, bere jaioterriko tradizinoak dinoan lez, sendotasunaren ikur dira. Horretaz gain, zuriak ziran boyfriend prakak eta kiroleko zapatila zuri eta baltzak eroiazan. Egia esanda, betiko lez bere txapela be eroan eban.

 

Duoaz ganera, korua be egon zan. Hori Kristiñek eta Anek osotu eben, eta look monokromatiko baltza jantzi eben, duoari protagonismoa kendu barik, eta aldi berean, eszenaratze egokia transmitituz.

 

Aitatutako artista guztiez gain bi dantzarik parte hartu eben. Alde batetik, Esti Moralesek, kolorea eta dotoretasuna emoten eban andaluziako soineko gorria eroianak eta beste aldetik, Dairy Brownek kamuflajeko prakak eta top gorria eroianak, bizitsuna eta energia bultzatuz kontzertuan. Dayrik beste aurkezpen batean soineko beltz bategaz dantzatu eban, honek sentsualitatea eta dotoretasuna emon eutson kontzertuari.

 

Bi dantzarien Noemiren eta Asierren sentsual ukituak ez eban hutsik egin, izan be, euren looka indartu eben eta “OH DARLING” abestia dantzatu eben.

 

Chula Potraren parte hartzea “Cat Woman”en look bategaz sentsualitatea eta erotismoa eragiten.

 

Kontzertuaren bukaeran, Benek harritu ginduzan look aldaketa eginez, gordin koloreko jertsea jantziz. Horrek hurbiltasun puntu bat porturatu eutsan Beneri, giro epela eratuz kontzertua bukatutzat emoteko. 

www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/120

A2dB
A2dB
A2dB
A2dB
A2dB
A2dB

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Koloreak bakoitzaren gogo-aldartean daukan influentzia pentsatzen doguna baino handiagoa da. Ikerketa batzuen arabera gehiene... (gehiago irakurri)
Horretarako kolorea, lerroak, forma eta ehuna kontutan hartu behar doguz. (gehiago irakurri)
LEVI´S izan zan Texasko Jaka lehenengoa diseinatzen. 1870ean diseinatu eben lehenengo aldiz, izan be worker diseinua TUXEDO j... (gehiago irakurri)
2015-2016ko udazken eta neguan ulezko berokiek eta jakek joera handia izango dabe, izan be, kreatibitatea emongo deutsie gure... (gehiago irakurri)
Komunikatu eiozu zeure bikotekideari zure itxura pertsonalagaz, dekozuzan hurbiltasun zein bizitasun ezaugarriak. (gehiago irakurri)
PRIMAVERA-UDABERRIA
Udaberria heltzear dago eta hilabete honeetan hainbat ospalkizun ezberdin izaten doguz (jaunartzeak, ezkontzak…). Look desb... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
Pause&Play-k Trivial joko klasikoaren online bertsio modernoa dakar. Galdera-erantzun jokoak lagunartean gozatzeko, aisialdian espezializatutako areto honetan. Aisialdiaz gozatzeko modu... (gehiago irakurri)
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago