DESPOBLADOS (PROYECTO VILLALACRE)
Despoblados (Proyecto Villalacre)
Sinopsia

Despoblados istorioa lurretik sortu da, bertan behera utzitako gure landa-aldeko munduaren errealitatea erakusteko. Hutsune horretara, jada ez dagoenak uzten duen itzalera memoriatik eta oroitzapenetik hurbiltzeak aukera ematen digu beste hutsune bat betetzeko, egunero banatzen eta bakartzen gaituen mundu batek sortzen diguna. Despoblados aienearen, atsekabearen, nahasmenduaren eta gainbeheraren adierazpen bat da, baita asaldura eta itxaropenerako dei bat ere.

Soriako Andrés Martín Domínguez idazlearen karga dramatiko handiko poema-sorta batetik abiatuta, antzezlan musikatu bat garatu dute, bi elementu horiek uztartuta. Musikak eta testuak landa-aldeko mundu galdu batean girotutako eszenak eta gizarteko giza errealitatearen aurpegi guztiak erakusten dituzte: malenkonia, tristura, maitasuna, gogaitasuna, ulertezintasuna eta haserrea.

Kredituak

Antzezlea: Sandra Fdez. Aguirre
Eszenako zuzendaria: Marta Álvarez del Valle
Arte-zuzendaritza: Lucía Carro
Jantziak: Ana Batalla
Argiak: Haizea Cosgaya
Jatorrizko testua: Andrés Martín Domínguez
Ekoizpena: Proyecto Villalacre
Jatorrizko musika: Andrés Martín Herranz
Musikariak: Manu Gaigne, Juan Guillermo Martínez, Adrián Carro, Joaquín Marco, Unai Celaya


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Ostirala
Zornotza Aretoa
20:00 H
Amorebieta-Etxano
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago