KAKA (ERIKA ETA XANTI)
Kaka (Erika eta Xanti)
Sinopsia

AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren Kaka proiektuak eta Korrika Kulturalean taularatuko da. Agirrezabala eta Olaizolaz gain, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe ariko dira aktore lanetan.

Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?

Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Kredituak

Antzezleak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Ekoizpena, Zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Testua: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Eszena zuzendaritza: Espe Lopez.
Eszenografia, Jantziak: Ikerne Gimenez.
Argi diseinua eta teknika: Imanol Garcia.
Musika eta hitzak: Liki Likatsu, Leka Records.
Kartela, Promozio argazkiak: Holy Fire Studio.
Eszena argazkiak: Iker Gozategi.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Ostirala
Zornotza Aretoa
20:00 H
Amorebieta-Etxano
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago