FAMILIARRA
Testua: Kmon

BILBAO AURRERA
Bilboko Udala
Udalak animo mezua zabaldu die bilbotarrei
2020-04-16
Bilboko Udaleko balkoi nagusian "Animo Bilbao, aurrera" mezua duen pankarta erraldoia jarri dute, hiri osoa positibotasunez kutsatzeko.

Bilboko Udalak animoz betetako mezua helarazi nahi die herritarrei, eta horretarako, "ANIMO BILBAO AURRERA" mezua duen pankarta erraldoia jarri du Udaletxean. Gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera, balkoi nagusian dago ikusgai hiri osoa positibotasunez bete nahi duen lema hori, COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren unerik latzenetan.

Ekimen hau bat dator Juan Mari Aburto Alkateak sare sozialetan argitaratutako bideo batean egin dituen adierazpenekin, izan ere, bertan zioenez, "aste hauetan oso garrantzitsua da animoa ez galtzea, eta honetan ere eredugarriak zarete guztiok". Jarraian, itxaropenez betetako mezu hau gaineratu zuen: “ziur nago berandu baino lehen amesgaizto honetatik aterako garela, lehen baino batuago eta sendoago. Harro nago zuetaz, Bilboz, gure botxo maiteaz. Bilbo aurrera aterako da. Elkarren artean lortuko dugu”.

Era berean, herritarrek iluntzean egin ohi duten txalo zaparradekin bat eginez, Udaletxea urdinez argiztatzen da egunero, osasun-arloko eta arlo sozio-sanitarioko profesionalen lana nahiz osasun-larrialdi honetan atsedenik gabe lan egiten ari diren pertsona guztien ahalegina aldarrikatzeko.

Udalak Hiria positibotasunez betetzeko asmoz abiarazi ditu ekintza horiek guztiak: “bilbotar guzti-guztiok pozaren eta itxaropenaren eramaileak izatea lortu nahi dugu”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBOKO UDALA
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia (BAD) urriaren 13tik 23ra egingo da. Abangoardiako 18 proposamen aurkeztuk... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioa azaroaren 11tik 18ra izango da. 1959az gero... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Miguel de Unamunoren oroimenari buruzko 'Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak' erakus... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Urriaren 8tik 10era egingo da Bilboko Udalak antolatutako zikloa. Obra guztiak gauez gozatzekoak izango dira, baina, aurten, ... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 12tik 19ra egingo da.“Surreala den bandera-sistema” bat... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko duekainaren 2an, 3an eta 4an. Jaialdiak, z... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago