ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GAU ZURIA (BILBAO)
Bilboko Udala
Gau Zuriak kulturaz beteko du Bilbo
2021-10-09
Urriaren 8tik 10era egingo da Bilboko Udalak antolatutako zikloa. Obra guztiak gauez gozatzekoak izango dira, baina, aurten, berritasun moduan, artelan batzuk egunez ere ikusi eta ezagutu ahal izango dira.

#BilbaoUdazkena2021 kultur ekimenaren barruan, Bilboko Udalak proposatu du segurtasunez berreskuratzea udazken hasi berri honetan, datozen hilabeteotan, #BilbaoKultura365 goiburuaren erritmoa. Eta, hala, asteburu honetan, urriaren 8tik 10era arteko gauetan, arratsaldeko zortzietatik aurrera, uriak Gau Zuria ospatuko du.

COVID-19aren pandemiak sortutako osasun-egoeraren ondorioz, Udalaren kultura arloko lantaldeak egokitu egin du Gau Zuria, ekainean egin ohi dena uria sortu zeneko urteurrena oroituz. Aurtengo ospakizunean, segurtasun neurriak betearaziko dira, hala nola jende kopuruen mugak, jendeak aukera izan dezan kulturaz eta arteaz gozatzeko urian zehar aire zabalean paseatuz dabilen bitartean edo eraikinen barrualdera modu ordenatuan sartuz.

Gau Zuriaren aldi berezi honetan, tokikotasun nabarmen horri eusten zaio, hala nola egin baita Udalaren kultur programazio guztian osasun krisia hasi zenetik, nahiz eta nazioarteko zenbait proiektu berri ere hasi garen ekartzen. "Gau Zuria erakusleiho bat da, tokiko, estatuko eta nazioarteko artistek beren artelanak erakusteko, edozein dela ere arloa, musika, arkitektura iragankorra, dantza nahiz bideo-artea", adierazi du Udalaren Kultura Sailak.

Bizkaiko hiriburuko kaleetan, plazetan eta eraikin ospetsuenetako fatxadetan, hala nola Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Enkarnazio eliza, Azkuna Zentroa, Artelan Berreginen Museoa, Itsasadarra, Kasilda Iturrizar andrearen parkea, Deustuko zubia edo Abandoibarreko pasealekua, besteak beste, 25 arte-instalazio izango dira, argiztapenean, diseinuan, arte plastikoan eta bideo-sorkuntzan adituak diren pertsonenak.

Bilboko Udaletxea bera proiekzio-pantaila handi bat bihurtuko da, eta udaletxeko hormetan poza eta itxaropena opatzeko mezuak irakurri ahal izango dira, bilbotarrentzat idatziak, pandemian zehar urian non edo non entzun ahal izan den animo! uluarekin batera. #BilbaoAurrera.

Arte-jarduerak gauez gozatu ahal izango dira, baina berritasun moduan, aurtengo aldian, artelanetako batzuk egunez ere ikusi eta ezagutu ahal izango dira, hala nola "Eggs", Bizikidetasun plazan kokatua, "Hutsa Ontziratzen", Azkuna Zentroan, edo "Barraskiloen inbasioa", Arriaga Antzokian.

Egitaraua

ORDUTEGIAK

Barikuan, urriak 8, eta zapatuan, urriak 9: 20:00etatik 24:00etara.

Domekan, urriak 10, 20:00etatik 22:00etara.


WATER PAINTING
Eliz Barrutiko Arte Sakratuko Museoa

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00h domekan: 20:00-22:00h

Bilboko Eliz Barrutiko Arte Sakratuko Museoaren klaustroa mihise handi bat bihurtuko da, kolorez eta mugimenduz betea. Water Painting milaka urte dituen arte baten birsorkuntza, kolorez eta mugimenduz, metamorfosi harrigarriak eraginez, eta jendearen arreta bereganatuz.

BILBOKO SOINUAK
Enkarnazio Eliza

Barikuan: 20:00-21:30h: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Zapatuan: 20:00-21:30h: Bilboko Koral Elkartea

Domekan, 20:00etatik aurrera: Bilboko Ganbera Orkestra eta Abesbatza

Abesbatza musika, akordeoi soinua eta ganbera musika Enkarnazio elizaren barruan, Atxurin.

GYROVAGUES
Museo de Reproducciones / Bilboko Berreginen Museoa

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24: 20 domekan: 20:00-22:00h

“Gyrovagues” Pepper-en proiekzio eta mamu bat da, unean bertakoa, Miguel Ángel de Lorenzo de Mediciren eskulturaren gainean proiektatua (Il Pensieroso ere deitzen zaio irudi horri).

“Gyrovagues” elkarrizketa bat da, zuri eta beltzezkoa, argi-itzalen artekoa, errealitate fisiko eta itxurazkoen artekoa, ukiezinaren eta materiaren artekoa, harriaren barruan harrapatuak izan diren keinuen eta mugimenduz egindako algoritmoen artekoa, gorputzik gabeko itzal baten eta eskultura baten pentsamenduaren artekoa.

WUNDERKAMMER, EZOHIKOAREN ATERPE
Mariaren Bihotzaren plazako aztarnategia (Sarrera Mirasol kondearen kaletik du)

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24: 20:00h domekan: 20:00-22:00h

Mariaren Bihotzaren plazako aztarnategian izango da murgiltzezko instalazio hau, jendea gonbidatzen duena naturaren bitxitasunak eta berezitasunak ezagutzera. Horman Poster-en konpainia izango du lagun instalazioak, eremu hartan gauzatuko den performance-ekintza baten bidez.

BARRASKILOEN INBASIOA
Arriaga Antzokia

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

Dozenaka barraskilok hartuko dute Arriaga plaza, eta antzokiaz jabetuko dira, aitzinaldean gora abiatuz. Eskultura hauek plastiko birsorgarriz daude eginak, Cracking Art delakoaren bidez; arte-mugimendu bat da, nazioartean ezaguna hirietan egiten dituen instalazioengatik. Plastikoa da mugimenduak hautatutako gaia, betiereko ezaugarria baitu xehakatu ahal izatea eta eskulturak osatzeko birsortu ahal izatea. "Cracking" deritzo petrolioa nafta huts bihurtzeko prozesua, alegia, produktu sintetiko anitzen oinarria, hala nola plastikoarena".

34 EGUN
Uribitarte pasealekua (Udaletxeko zubiaren pean)

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

"34 egun" izeneko instalazioa airezko zakuen bidez eraikitzen da, zeintzuk era guztietako gaiz beterik eroaten baitira zamaontzietan. 223 zaku dira, pertsona batek 34 egunean hats hartzen duen adina aire, bolumenez. Aire hori munduan batetik bestera eroaten da ontzietako zama-edukiontzietan.

INTONALUCI
Pio Baroja plaza

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

Elkar eraginezko instalazioa, adin guztietako jendearentzat, Pío Baroja plazan. Hiru disko, era bateko eta besteko formekin eta argiekin, biraderari eragitean biraka hasten direnak. Diskoak itsutu egiten du, mugimenduaren abiaduraren arabera aldatzen diren argi-joko batzuen bidez.

ZIRKUKO MAILUA
Albia eraikinaren aitzinaldea

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

Albia eraikinaren aitzinaldea feriako mailu handi bat bihurtuko da. Campo Volantin pasealekuan egongo da kolpea emateko gailua, eta, han, jendeak elkar eragitezko jardun honetan parte hartuko du, proiekzio batekin pisua jasotzen dela alegia eginez.

BRIGHT SNAKE
Uribitarte pasealekua

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

Bright Snake arte-jardunean, agertzera ematen da behinola holtz tolesgarri bat eratu zuten 2.000 esekigailuren bigarren bizialdia. Bera da, gainera, OTTOTTOren lehen lana bi urtean, aldaketa asko egin ostean. Itxaropen eta berpizte zantzu bat, sigi-saga doana Uribitarte pasealekuan zehar, gune horretan geldialdi bat egin eta ibaia kolore anitzeko marko batean zehar begiesteko.

ZUBIETAN ZURI
Zubizuri

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 / domekan: 20:00-22:00h

Arte-jardun bat, argi, kolore eta soinu sorta batekin. Izpi eragileek itsasadarrerantz zuzenduko dituzte izpiak, batez ere, islak eragiteko, baina, betiere, 100-125 cm-tik behera.

EGGS
Bizikidetasun plaza

Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00H / Domeka: 12:00-22:00h

Bizikidetasun plazan, tamaina handiko artelan bat egongo da, lehenago Rotterdam, San Petersburgo, New York, Wuhan eta Txileko Santiagon instalatuta egon izan dena. Eggs, tamaina handiko arrautza erre batzuk, Henk Hofstrak diseinatuak, eguneroko objektuekin egindako sorkuntzak dira, artistak espazio publikoetan ematen dituenak erakustera.

JOLASAK
Uribitarte pasealekua

Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00h + 18:00-24:00 / Domeka: 12:00-22:00h

Umeen jolasak, truquemé, twister, hiru lerroan, labirintoa edo zirkuitua; tamaina handikoak, Uribitarteko zoruan egongo dira instalatuta, hiri-parke baten alegia eginez. Jendeak aukera izango du betiko arauekin jolas egiteko, edo arau berriak gehituz jolas egiteko.

Truquemé, twister, hiru lerroan, labirintoa, zirkuitua izango dituzu aukeran Uribitarten, jolas egiteko..

HEXX ONE
Ohoragarrien atea

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

Instalazio handi hau LED argi indartsuen bidez eratua da, eta Hexx Øne eratzen duten 12 hexagonotara sartu ahal izango da jendea, eta zeharkatu. Haren barruko mekanismoak gai dira ikusizko eta entzunezko bidaia bateranzko esperientzia subjektiboa bizkortzeko edo moteltzeko.

GOLDBERG RETOLD
Guggenheim Bilbao Museoa

Zapatuan: 19:00h + 20:00h + 21:00h + 22:00h, 20 minutuko emanaldiak

Domeka: 19:00h + 20:00h + 21:00h, 20 minutuko emanaldiak.

J.S. Bach-en Goldberg-en Bariazioak ematen dira agertzera arte-instalazio legez eta interpretazio hibrido bat eginez, bizian. Errepertorioko mugarri hau konposatu zeneko istorio bat kontatzen da berriro, zeinaren mitoa auzitan jartzeko modukoa den historiaren ikuspuntutik. Iruditeriaren arabera, Bach-ek agindu bat jaso zuen, konposizio bat idazteko Von Keyserlingk kondearentzat, zeinak lo egin ezina baitzeukan, eta dirudienez haren babespeko Johann Gootlieb klabezin-jotzaile antzetsuak jo zuen.
Von Keyserling-en lo egin ezina berrinterpretatzen da, haren ametsen irudiak eraikiz 3.000 beira birziklatu baino gehiagorekin. < 1700. urtearen alderako izar-multzoak? Edo, besterik gabe, garai hartan birdefinitzen hastear zen unibertso haren berrinterpretazio bat? Amets heliozentrista bat, beharbada, pianoa eta haren soinuak bereganatzen dituena bere unibertsoaren osagai moduan.

Museoko lehen solairuan ikusi ahal izango da, 19:30etik aurrera, ordu-tarte bakoitzean (jende kopurua mugatua). Sarrerak: doakoak; Museoko web-orrian egongo dira salgai online, urriaren 7tik aurrera. Jende kopuru mugatua barruan, eta maskara jantzita uneoro.

BEIRATEA
CRAI eraikina

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

CRAI eraikinaren aitzinaldea kolorez jantziko da, argi-iragazkien bidez, Deustuko unibertsitate-liburutegiari beste irudi bat emanez.

TXINPARTAK
Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

Bizkaia aretoaren barrualdean, Txinpartak lana egongo da jarrita. Argizko eta soinuzko instalazio bat da, zeina, sistema elektronikoen bidez eta programazio/edizio digitalaren bidez, murgiltzezko errealitate bat bihurtzen baita ikusleentzat.

ITSASARGIAK
Evaristo Churruca kaia

Barikuan, zapatuan eta domekan, 20:00etatik aurrera.

Kale-argiak kolorez jantziko dira iragazkiak instalatzearen bidezko sistema baten bidez, hartara ez Abandoibarra ez Itsasadarra ez daitezen oharkabean igaro.

AURORA BOREALA BILBON
Euskalduna zubiaren pean, Deustuko zubiaren pean eta Uribitarten

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

Bidaia bat zirkulu polar artikoa aldera Bilbotik abiatuta. Bi dantzari bidaiatuko dira iceberg baten gainean, aurora boreal batek gidaturik, Itsasadarretik Artikoraino. Bidaia honen helburua da betiko izozturik gordetzea ikusleen oroitzapenak, entzuteko mezuetan grabatuak.

Ikuskizuna hiru eremutan garatuko da, itsasadarrean. Hiru instalazio arlo anitzekotan zehar ibilbide bat ematen da aditzera, argizko, soinuzko, musikazko eta dantzazko mapping baten bidez. Hiru esperientzia murgiltzezko, zentzuei eragiteko.

LUMA PAINTER
Ramon de la sota kaia

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

Elkar eragitezko horma-irudi bat, era guztietako ikusleentzat diseinatua. Konposizio itzelak, unean berean sortuak, ikusleei gonbita eginez argiarekin marraztera, hiri-graffiti itzel batean sortzaile kide izatera.

BIFRÖST
Casilda Iturrizar parkea

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 domekan: 20:00-22:00h

Iparraldeko mitologian, Bifröst zubi single bat da, biziaren erresumaren eta jainkoen erresumaren artekoa. Casilda Iturrizar parkean egongo da igarobide distiratsu hori, hiru kolore baizik ezin dituena izan: gorria, berdea eta urdina.

BIZILEKUA
Casilda Iturrizar parkeko pergola

Barikuan eta zapatuan: 20:00-24:00 h / domekan: 20:00-22:00h

Casilda Iturrizar parkeko pergolan egongo da ipinita Bizilekua; bizi garen garaion alegoria bat, trantsizio ingurumenezko, digital, ekologiazko, sozial, ekonomiazko eta are arkitekturazko bat bizitzen ari baikara.

Gonbidapen bat da, ezagutzen dugun guztiari beste era batera aurre egiteko, eboluzionatzearren eta beste zer berri eta hobe bat bihurtzearren.

HUTSA ONTZIRATUTA
Azkuna Zentroa

Barikua: 18:00-24:00h/ Zapatua: 12:00-24:00H / Domeka: 12:00-22:00h

Penique Productions-ek proposatzen du jardun puzgarri bat, arrosa kolorekoa, Azkuna Zentroko atrioan, jarleku argitsuak dauden lekuan, eta Lorenzo Balardi eszenografo italiarrak diseinatutako hiru adreilu bloke larderiatsuen eta zutabe berezien ondoan.

 

Gau Zuriak kulturaz beteko du Bilbo
Gau Zuriak kulturaz beteko du Bilbo

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBOKO UDALA
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia (BAD) urriaren 13tik 23ra egingo da. Abangoardiako 18 proposamen aurkeztuk... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioa azaroaren 11tik 18ra izango da. 1959az gero... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Miguel de Unamunoren oroimenari buruzko 'Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak' erakus... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 12tik 19ra egingo da.“Surreala den bandera-sistema” bat... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Udaleko balkoi nagusian "Animo Bilbao, aurrera" mezua duen pankarta erraldoia jarri dute, hiri osoa positibotasunez k... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko duekainaren 2an, 3an eta 4an. Jaialdiak, z... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago