BIDUTZI (BENETAN BE)
Bidutzi (Benetan Be)
Sinopsia

Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori…
"Ez sartu! Batez ere munstro ala kokomarroa bazara!" Noski, kaiola barruan sartuko da.
Eskerrak Godofredok dena ikusi duen. Edo Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, dena ikusi duena? Horrek ez du axola orain. Orain kaiolatik irten beharra dago Ehiztaria eta laguntzailea bueltatu baino lehen. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzi txikiak hamabiak jo aurretik berak bakarrik norbait ikaratzea? Munstro eta mozorro elkar lagunduko dute urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.

Kredituak

Testua eta zuzendaritza artistikoa: Patricia Urrutia
Zuzendaritza: Elena Olivieri
Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga, Juanma Rodriguez
Musika: Josu Aginaga, Patricia Urrutia
Eszenografia: Andere Farigola
Txotxongiloak: Maia Skovush
Argiztapen diseinua: Ander Etxebarria, Aitor Etxebarria
Jantzitegia: Maite Lopez, Garazi Magunagoitia
Diseinu grafikoa: Olatz Pozo
Diseinu grafikoa eta web-master: Maialen Magunagoitia
Ekoizpen laguntzailea: Esther Terradas
Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Abendua
Asteartea
Zornotza Aretoa
17:30 H
Amorebieta-Etxano
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago