ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

NOÉ
Malandain Ballet Biarritz
Noé Malandain Ballet Biarritz
Thierry Malandain koreografoa uholde unibertsalaren mitora hurbildu da 'Noé' ikuskizun berrian. Dantza-pieza horrek ere aurreko munduarekin haustea proposatzen du. Malandain Balletak mugimenduan dagoen gizateria bat eta uso bat ontziratu ditu, bizitza berri baten itxaropenaren adierazle.

Uholde unibertsalaren eta Noeren arkaren mitoak dantzari zergatik ez eragin? Thierry Malandain-ek erronka beregain hartu du. Sorkuntza honekin, gizadiari omen egiten dio.

?Uholde unibertsalaren mitoaren bitartez, Noek haustura eragin zuen gizadiaren historian. Iragana laburbilduz eta geroa prestatuz, mundu berri baten sortzea irudikatzen du, aitzinekoa baino hobea. Bigarren Kreazioa, gizakien gaizkiak eta ahuleziak hondatutako lehena ezabatzeko. Bidenabar, ontzian ez ditugu abere guztiak hartuko, baizik eta gizakiak, gizadi aldakorra. Adan lurrekoa bazen, Noe, Adan berri hau, uretakoa da; eta lan hau bere irudi sinboliko eta dantzaria da.? Thierry Malandain.

Koreografia: Thierry MalandainMusika: Gioacchino Rossini - Messa di GloriaDekoratua eta jantziak: Jorge GallardoArgiztapen diseinua: Francis MannaertJantzien errealizazioa: Véronique MuratDekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric VadéKoprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark ? Ludwigsburg (Allemagne)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MALANDAIN BALLET BIARRITZ
Thierry Malandain koreografoa uholde unibertsalaren mitora hurbildu da 'Noé' ikuskizun berrian. Dantza-pieza horrek ere aurre... (gehiago irakurri)
'Las estaciones' ikuskizunean, Thierry Malandainek gizakiaren eta naturaren arteko ha... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Thierry Malandainek eta Martin Harriaguek koreografia berriekin taularatu dituzte Igor Stravinskiren ‘Suzko txoria’ eta ‘Udab... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago