Malandain Ballet Biarritz dantza konpainiak eskainiko duen La chambre d´amour ikuskizuna, Thierry Malandainek idatzi zuen 2000. urtean. Biarritzera iritsitakoan irudikatu zuen lehen balleta da, eta zuzenean Euskal Herrian inspiratutako azkena. Ballet horrek, kontakizun original batean biltzen ditu amodiozko mito handiak, non heroiek topo egingo baitute ozeanoak eta izarrek bat egiten duten unibertso batean.
Euskal kostaldeko leize ezaguna da Amodio Ganbera, aspaldian bi amoros hil zirena. Labar baten magalean kokatua, ozeanoak ernaldutako sabel horrek bizitzari eta heriotzari buruzko askotariko misterioak gordetzen ditu. Istorioak Ura eta Ederra izendatu zituen amorosak. Leizean babestuta zeuden, amodiora emanak zeharo, baina itsasgorak harrapatu zituen ezustean. Goizean, haien gorputzak elkar harturik topatu zituzten hondartzan. Heriotzaren kausaz, Ura eta Ederra patuak amodio-zoriona eteten dien literaturako maitaleen taldera batu ziren: Otelo eta Desdemona, Romeo eta Julieta, Dido eta Eneas, Orfeo eta Euridize? La chambre d?amour lanak haiek dakartza gogora.
Koreografia Thierry Malandain. Musika: Peio Çabalette. Dekoratuak eta jantziak: Jorge Gallardo. Argiztapen diseinua: François Menou. Jantzien gauzatzea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux. Dekoratuen gauzatzea: Frédéric Vadé, Karine Prins, Fanny Sudres, Léane Costy, Angélique Garcia. Dekoratuen laguntzaileak: Marion Rascagnères, Pascal de Thier, Christophe t?Siolle, Félix Vermandé, Maruschka Miramon, Gorka Arpajou, Alexandre Maillet, Sandrine Mestas Gleizes. Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt. Interpreteak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner. Ekoizpena: CCN Malandain Ballet Biarritz. Koprodukzioa: Theater Bonn (Alemania), Victoria Eugenia Antzokia Donostia / San Sebastián ? Ballet T Centre Chorégraphique National / Malandain Ballet Biarritz. Laguntzailea: Festival Cadences Arcachon. Carré des Mécènes du Malandain Ballet Biarritz, Association des Amis du Malandain Ballet Biarritz-en laguntzarekin.

