ARTE ESZENIKOAK

CÍA. CRISTINA GOMEZ / VALENTZIA
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” / Valentzia
Anhel animalien esentzian, gorputzen gordintasunean eta desiraren edertasun basatian barneratzen da. Pasarte magiko eta baconiarra, eta aldi berean samurtasun eta maitasun ariketa delikatua. Gorputzaren inguruan eta honek fisikotasun harrigarriak eta surrealistak eta irudi kezkagarriak hartzeko, mantentzeko, bizitzeko eta sortzeko duen gaitasunaren inguruan.

Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Cristina Gómez
Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: Anna Estellés
Koreografia eta interpretazioa: Cristina Gómez eta Paloma Calderón
Musika eta soinu-nahasketa: Edu Comelles
Argiztapenaren diseinua: Carlos Molina
Produkzio-laguntzailea: Helena Gómez
Teaser: Gema Iglesias

HONAKO HAUEK BABESTUTAKO PROIEKTUA: INSTITUT VALENCIÀ DE CULTURA, OCTUBRE CENTRE DE CULTURA CONTEMPORÀNIA, TEM TEATRE EL MUSICAL, ESPAI LAGRANJA ETA SALA CARME TEATRE.

Cristina Gómez Gaur egun Valentzian bizi naiz, eta Ingalaterran, Japonian, Mexikon eta Libanon ere bizi izan naiz. Zazpi urterekin hasi nintzen dantzan, eta hemezortzi urte bete arte ballet eta dantza espainiarra egin nituen Albaceteko Kontserbatorioan. Esan zidaten ez nuela balio, eta orduan Kazetaritza ikasi nuen Salamancan. 2001ean Bartzelonara joan nintzen bizitzera. Han hasi nuen Dantza Garaikideko prestakuntza, eta London Contemporary Dance Schooleko BA batekin eta Beiruten Takween zikloarekin osatu nituen ikasketak. Ekina naiz eta pixka bat inkontzientea ere bai.

Eszena eta gorputza gogoeta, topaketa eta eraldaketa sortzeko gai diren espazio gisa ulertzen ditut. Dantza eta inguruan dagoen guztia interesatzen zait, baita itxuraz zerikusirik ez duena baina aktiba dezakeena ere. Umorea nire lanetan falta ez den osagaia da. Oso presente dago Dance is my heroine proiektuan. Ikus-entzunezko proiektu eszeniko honek dantzaren eta espazio publikoaren arteko harremana aztertzen du eta koreografia-errepertorioaren ondare kulturala balioesten du. Nire beste lan ildo batek (Anhel/NANA) abstrakzio fisikoa eta deformazioa ikertzen ditu. Proiektu bakoitzerako talde artistiko batekin lan egiten dut, egin nahi dudanaren beharrei erantzungo diena, inoiz ziur ez dakidana, baina beti hiru motor hauetako batek motibatua: plazerak, minak eta/edo asperdurak.

Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia
Cía. CRISTINA GOMEZ - “Anhel” /  Valentzia

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago