ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

AMORIA&DOLORE ( KRESALA DANTZA TALDEA )
Kresala Dantza Taldea
Amoria & Dolore - Kresala dantza taldearen emanaldia
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. 30 dantzariek herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet honetan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerkiaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KRESALA DANTZA TALDEA
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogo... (gehiago irakurri)
KRESALA DANTZA TALDEA
Gene Yurre dantzari eta koreografoak 1968an sortuta, Kresala aintzindaria izan zen euskal dantzarako bide berrien bilaketan. ... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Rafaela Carrasco (koreografia eta zuzendaritza)Álvaro Tato (dramaturgia)Gema Caballer... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Erre... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago