

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
30 dantzariek herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet honetan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerkiaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Faustino Aranzabal Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio Euskal Barrokensemble Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García Argiztapenaren diseinua: Inma Irazustabarrena Eragin.stac Dantzariak: Maddi Llorente, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Josu Sagardia, María Pérez, Manex Lizartza, Aiora Marigil, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Markos Murua, Naia Lertxundi, Aimar Eceiza, Garazi Labaka, Oier Goikoetxea, Jone Muniategiandikoetxea, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Iker De La Hoz, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Marta Buendia, Manex Zabaleta, Lorea Esnaola, Joanes Amezaga, Irati Garagorri, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Maialen Agirregomezkorta Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio Euskal Barrokensemble Jordi Savall Le Concert des Nations; Win Mertens, Iñaki Salvador Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernández Atrezo diseinua eta egileak: Xabier Garate, Benito Garate Talde teknikoa: Eragin.stac Soinuztapena: Asier Gómez Eragin.stac Argazkiak: Juan Carlos Ruiz Bideoa: Quartan, Mikel Nieto, Iñigo Dadie
Antolatzaileak: Andoaingo Udala – Bastero Kulturgunea
XVII. Dantza ZIRKUITUA – SAREA
Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila
Segur aski asko interesatuko zaizu...