HITZALDIAK-EZTABAIDAK

SECHU SENDE Y TXERRA RODRIGUEZ: CHARLA EUSKERA"HIZKUNTZ(AR)EN BIDEZIDORRETAN"
SECHU SENDE ETA TXERRA RODRIGUEZ:"HIZKUNTZ(AR)EN BIDEZIDORRETAN"HITZALDIA
HitzaldiakSechu Sende eta Txerra Rodriguez: “Hizkuntz(ar)en bidezidorretan” hitzaldia
Eguna/Ordua
2015/05/29
ostirala
12:00

Antolatzailea: GALIZAleak Kultur Elkartea. Laguntzaileak: Zenbat Gara elkartea eta Zirika Herri Gunea.

“Ba al dute zerikusiarik euskarak, hipnosiak, surrealismoak, budismoak, umoreak, galizierak, jendarte sormenak, soziolinguistikak, esoterismoak, retranca-k eta erridikulua egiteak? Ba guk uste dugu baietz…”

Sechu Sende “Made in Galiza” liburuaren egilea da. Lagun batek liburua irakurtzeko gomendatu zion Txerra Rodriguezi eta hark hizkuntz minoritarioak tratatzeko beste era bat zegoela aurkitu zuen bertan. "Ipuinetan beste ikuspegi bat erabiltzen da, euskaraz orain arte erabili ez dena". Geroago, liburua kurduerara itzulita zegoela jakin zuen. "Galiziara egindako bidaia batean Sechu ezagutu nuen. Ez nuen zalantzarik eduki: liburua euskaratu behar zen". Itzultzaile ibilia den arren, Txerrak egin duen lehenengo itzulpen literarioa da hau. Hala ere, eta nahiz eta liburua euskaratzeko orduan zailtasunak eduki dituen, eroso sentitu dela aipatu du. "Hizkuntzarekin asko jolasten den egilea da Sechu eta zaila izan da jolas horietako asko gurera ekartzea. Baina oso gustura geratu naiz itzulpenarekin".

Hitzaldi hau aurten Bilbon lehen aldiz ospatuko diren GALIZAleak jardunaldien barruan egongo da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
TXALAPARTA tailerra eta kontzertua, Galdakaon, "Yoga Artean" aretoan (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago