ZINEMA
Testua: Kmon

LABURBIRA 2025
Taupa
LABURBIRA
Zortzi film laburrekin osatutako bilduma eskainiko du Laburbirak
2025-01-30
Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21.edizioa beteko du. Bi helburu nagusi ditu zikloak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

20 urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.

 

Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:

-PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)

-PLAZER BAT (Sonia Estévez)

-BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)

-EUROPA (Ekain Irigoien)

-PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)

-HOR KONPON  (Jone Arriola)

-GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)

- UTLANDSK  (Alba Lozano)

Laburbiraren aurtengo edizioak Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 6anegingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea.

 

Emanaldiak antolatzeko eskaerak

Laburbira edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsaila amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.

 

Harremanetarako:

Taupa, Euskaltzaleen Mugimendua 747 488 613

kultura@taupamugimendua.eus


Segur aski asko interesatuko zaizu...
FANT
Bilbo berriro ere zinema fantastikoaren epizentro bihurtuko da maiatzaren 8tik 16ra, Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 32... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Crossover. Cultura de Series jaialdiak aurrera jarraitzen du Donostian, eta ostegun honetan egitarauko hitzordu nagusietako b... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia Festibala-ren hamabigarren edizioa martxoaren 9tik 28ra egingo da Bilbon, eta 25 jardueraren bidez euskal kultura ga... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren bosgarren edizioa 2026ko urtarriletik ekainera bitartean egingo da Koldo Mitxele... (gehiago irakurri)
BBK LIVE
Bilbao BBK Live jaialdiak bere alderdi kulturalena aktibatzen du berriro 2030 BAI! zinema-zikloarekin. Otsailean, Sala BBK ar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
2026an, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatutako Nosferatu zikloak XX. mendeko zinemagile handienetako bati e... (gehiago irakurri)
Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioak zinemaren eta ezagutza zientifikoaren arteko zubiak eraikitzen jarra... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago