ZINEMA
Testua: Kmon

ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA
Elias Querejeta Zine Eskola
Jonás Trueba eta Javier Lafuente arituko dira KMren 'Zinemagileen arteko ikastaroan
2022-03-03
Z365 atalarekin -Donostiako Zinemaldiaren urte osoko zinemaldia- eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu da zine ikasleentzat zinemazaleentzat.

Kultura Departamentuak Koldo Mitxelena kulturunean "Zinemagileen arteko elkarrizketak" ikastaroa antolatu du zine ikasleentzat eta zinemazaleentzat, eta zinemagintzako profesionalek emango dute Donostiako Zinemaldiaren urte osoko zinemaldia den Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera. Urtarrilaren 14an hasi zen, apirilean amaituko da eta 280 lagunek eman dute izena. Aurrez aurre nahiz online jarraitu ahal izango dituzte saioak.

“Ikastaro honen helburua da zinemazaleari film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaintzea. “Zinemagileen arteko elkarrizketak” ikastaroan zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko aukera izango  dugu, elkarrizketa formatu atsegin batean” adierza du Harkaitz Millan Kultura diputatuak.

 

Bost saio irekietatik bat martxoan izango da. Martxoaren 4an, Jonás Truebak eta Javier Lafuente ekoizleak, zeinak Los Ilusos Films taldea osatzen duten, beren corpus filmikoa aztertuko dute, eta bereziki Quién lo impide (2021) azken film luzean jarriko dute arreta. Bost urtez aritu dira proiektu horretan lanean, eta Zinemaldiaren 69. edizioko Sail Ofizialean estreinatu da.

 

Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian izango dira, 19:00etan.

 

Ikastaroaren formatuan, zinemagilearekin batera egongo da normalean hainbat esparrutan lankide izan ohi duen pertsonaren bat. Proiektu zinematografiko batean, begirada artistikoa zuzendariari egozten bazaio ere, gidoia, finantzaketa, ekoizpena, filmaketa edo postprodukzioa errealizazioaren zati ukaezinak dira. Hori dela eta, zinemagile bakoitzak eta bere laguntzaileak ikuspegi artistiko desberdinak partekatuko dituzte, eta laneko materialak erakutsiko dizkigute, hala nola dosierrak, gidoiak, filmaketa planak eta ekoizpenaren eta zuzendaritzaren artean partekatutako dokumentuak.

Ikastaro honen helburua da zinemazaleari gako berriak eskaintzea film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko. “Zinemagileen arteko elkarrizketak” ikastaroan zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko aukera izango dugu, elkarrizketa formatu atsegin batean.

Zinemagilearen begirada bakar hori erdigunetik kentzeaz gain, ikastaroaren helburua da proiektu baten garapenean parte hartzen duten lanbide tradizionalenak ezagutaraztea, eta, ondorioz, zinema modu kritikoan ikusten eta irakurtzen ikastea, norabide guztietan aldarazten ari duen testuinguru batean.

Koldo Mitxelena Kulturunearen zinemaren aldeko apustu berri honek bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua arlo horretan garatzen ari den ikus-entzunezko proiektuak babesteko, sustatzeko eta hedatzeko ekintzekin. Besteak beste, Elias Querejeta Zine Eskolaren beraren sorrera, eskola horretan matrikulatzeko bekak, Lanabesa laguntza lerroa –2017az geroztik, iraupen luzeko ikus-entzunezkoen 70 proiektu baino gehiago babestu ditu–, edo Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia-Gipuzkoa Film Comission erakundean sartzea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA
Elias Querejeta Zine Eskolak martxoaren 15era arte du zabalik 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea, hiru espezialitatetan... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) zabalik du 2020-21 ikasturterako ikasle berriek izena emateko epea otsailaren 1etik maiat... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos) eta Carlota Pereda (Cerdita) izango dira protagonistak, biak ala biak Goya baten irabazle... (gehiago irakurri)
TABAKALERA
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetar... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagan, abenduaren 12tik 17ra, Umore Labur jaialdiaren beste edizio bat egingo da, euskal zinemaldien egutegiko hitzor... (gehiago irakurri)
ZINEUSKADI
Zinema familiarra euskaraz sustatzeko Zinegabonak kanpainaren beste edizio bat bultzatuko du Gabon hauetan Zineuskadi elkarte... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagan, abenduaren 12tik 17ra, Umore Labur jaialdiaren beste edizio bat egingo da, euskal zinemaldien egutegiko hitzor... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago