ZINEMA
Testua: Kmon

ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA
Elias Querejeta Zine Eskola
Zabalik dago Elias Querejeta Zine Eskolaren 2022-2023 ikasturterako inskripzioa
2022-02-03
Elias Querejeta Zine Eskolak martxoaren 15era arte du zabalik 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea, hiru espezialitatetan: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza. Izen-ematea erakundearen web orriaren bidez egin daiteke. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatua eta EHUri atxikia, zentroak Euskal Filmoteka, Tabakalera eta Donostiako Zinemaldia ditu partaide.
Asteartetik, otsailak 1, zabalik egongo da Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea. Bosgarren deialdi hau zazpi asteko epe bakar batean egingo da, martxoaren 15era arte.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatuta, eta EHUri atxikita, Elías Querejeta Zine Eskolaren proiektu pedagogikoak graduondoko hiru programa ditu (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza), eskolaren garapenean parte hartzen duten hiru erakundeen ezagutza eremuetatik abiatuta: Euskadiko Filmategia, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Donostia Zinemaldia.

 

Artxiboa espezialitatearen helburua da adituak trebatzea ondare zinematografikoaren eta ikus-entzunezko ondarearen identifikazioan, sailkapenean, errestaurazioan eta zaintzan, eta espezialitatea bera planteatzen du sorkuntza artistikorako eremu gisa. Komisariotza saila oinarritzen da zinea eta ikus-entzunezko arteak objektutzat dituzten era guztietako programazio, argitalpen, interbentzio eta erakusketen kontzeptualizazioan, kudeaketan, garapenean eta hedapenean. Azkenik, Sorkuntza espezialitateak lantzen ditu obra bat asmatzeko, esperimentatzeko, sortzeko eta burutzeko behar diren alderdi guztiak, eta zinemagilearen ahots propioa bilatzen saiatzen da.

 

Onarpen baldintzak

EQZEren plan akademikoa pentsatuta dago unibertsitate titulua duten edo hura lortzeko bidean dauden ikasleentzat (lizentzia edo gradua), baita zine eskoletako egresatuentzat ere. Salbuespen modura, eskolak aztertuko ditu baldintza horiek bete ez arren esperientzia zinematografiko akreditatua duten hautagaien kasu partikularrak. 

 

Izena eman ahal izango da soil-soilik eskolaren web orriaren bidez. Eskolako Onarpen Epaimahaiak eta Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte eskaerak, eta hautapen prozesua izena emateko epearekin batera hasiko da (otsailak 1). Horrek esan nahi du plazen kopurua bete egin litekeela epe hori amaitu aurretik (martxoak 15).

 

Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira. EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko da eta aurrez aurreko formakuntzako 56 asteko iraupena izango du, bost-zazpi asteko sei modulutan banatuta.

 

Bekak eta laguntzak

Hiru erakundek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Fondo Iberoamericano de Ayuda Ibermedia eta Projeto Paradiso) laguntza espezifikoen deialdiak egingo dituzte EQZEren graduondokoren bat egiteko 2022-23 Ikasturtean.

  1. ‘Izango zara’ beka: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak 2.500 euroko hiru beka emango ditu. 

  2. Ibermedia beka: Ibermedia Laguntza Funts Iberoamerikarrak hamalau beka eskainiko ditu, 3.571 dolarrekoa bakoitza, eskolak hautatutako eta programa horretan parte hartzen duten 23 herrialdeetako ikasleentzat. Honako hauek dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Italia, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

  3. Paradiso bekak: Olga Rabinovich Institutuaren Projeto Paradiso egitasmoak beka bat emango dio brasildar ikasle bati, Komisariotza espezialitatea ikas dezan Elías Querejeta Zine Eskolan. Guztira, Brasilgo 5.000 erreal, bidaia ordaintzeko.

Beka horietara guztietara aurkezteko, ezinbestekoa izango da EQZEn onartua izatea.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA
Z365 atalarekin -Donostiako Zinemaldiaren urte osoko zinemaldia- eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu da zin... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) zabalik du 2020-21 ikasturterako ikasle berriek izena emateko epea otsailaren 1etik maiat... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos) eta Carlota Pereda (Cerdita) izango dira protagonistak, biak ala biak Goya baten irabazle... (gehiago irakurri)
TABAKALERA
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetar... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagan, abenduaren 12tik 17ra, Umore Labur jaialdiaren beste edizio bat egingo da, euskal zinemaldien egutegiko hitzor... (gehiago irakurri)
ZINEUSKADI
Zinema familiarra euskaraz sustatzeko Zinegabonak kanpainaren beste edizio bat bultzatuko du Gabon hauetan Zineuskadi elkarte... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagan, abenduaren 12tik 17ra, Umore Labur jaialdiaren beste edizio bat egingo da, euskal zinemaldien egutegiko hitzor... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago