ZINEMA
Testua: Kmon

VIVE LE CINÉMA! (TABAKALERA)
Tabakalera
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
2022-12-13
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko. Dea Kulumbegashvili, Lemohang Jeremiah Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke izan dira gonbidapen horri erantzun eta pantailaren mugak aztertu dituztenak.

Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin da praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera.

Gero eta ohikoagoa da erakusketa-areto batean filmak ikustea, edo zinema-areto batean ikus-entzunezko piezak, baita truke horri buruzko esperimentazioa ere. Zinemaren eta erakusketen arteko gurutzaketak espazio-denbora berri bat sortzen du. Denborari dagokionez, ez dago hasierarik ezta amaierarik ere, mugitzen diren irudiak etengabe proiektatzen baitira. Espazioari dagokionez, pantaila zinematografikoen izaera estatikoa eta bi dimentsiotakoa, hiru dimentsioko esperientzia bilakatzen da, eta hor mugitzen da ikuslea.

Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta, aurkezten diren lau obrak ekoizpen berriak dira, eta Kulumbegashvili eta Lacuestaren lanak Tabakaleran aurkeztuko dira lehenengoz.

Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)
Erakusketa: Vive le cinéma! (Tabakalera)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EUSKADIKO FILMOTEKA
1976 eta 1979 bitartean filmatu zuten eta hamarkada askotan ahaztuta egon ondoren, Tabakaleran pantaila handira itzuliko da '... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko museoak bere bilduma iraunkorraren konfigurazio berritua aurkeztu du hirugarren solairuan. Bigarren Mundu Gerraren os... (gehiago irakurri)
Zinema eta Giza Eskubideen XV. Erakustaldiak mundua beste begi batzuekin begiratzera gonbidatzen du, gerra, erbestea eta desb... (gehiago irakurri)
SERIESLAND 2025
Azaroaren 6tik 8ra, Bilbok Seriesland jaialdiaren XI. edizioa hartuko du, hiriak ikus-entzunezkoen topagune gisa indartzen du... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago