ZINEMA
Testua: Kmon

ZINEMA ETA ZIENTZIA ZIKLOA 2026
ZINEMA ETA ZIENTZIA ZIKLOA
Zinema eta Zientzia: mundua pantailatik pentsatzeko
2026-01-08
Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioak zinemaren eta ezagutza zientifikoaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzen du, gizatasunari, naturari eta orainaldi zein etorkizuneko dilemei buruz hausnartzeko. Proiekzioek, solasaldiek eta jarduera paraleloek hainbat hiri ideia partekatuen laborategi bihurtuko dituzte.

Zinemaren eta zientziaren arteko elkarrizketa sendotuta itzuli da Zinema eta Zientzia bere bederatzigarren edizioan. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak sustatutako programak urtarriletik martxora bitartean Gasteiz, Donostia, Bilbo, Iruña eta Donibane Lohizune zeharkatuko ditu, pentsamendu kritikorako gonbita egiten duen film hautaketa batekin.

Proposamenak fikzioaren eta dokumentalaren bidez biologiarekin, fisikarekin, ekologiarekin, antropologiarekin, matematikarekin edo filosofia garaikidearekin elkarrizketan dauden lanak biltzen ditu. El planeta de los simios bezalako klasikoek gizateriaren aurrerapen eta atzerapausoei edota joera autoritarioei buruzko gogoeta pizten dute; Haur basatiak, berriz, gizatasunaren muina esploratzen du hizkuntzaren eta afektuen bidez. Orainaldi teknologikoaren ernamuinak Sare sozialan ageri dira, eta arrisku kolektiboaren aurrean portaera soziala Los pájaros lanean berrirakurtzen da.

Zikloak arreta berezia eskaintzen die dimentsio etiko eta biologikoei La mosca filmarekin; emakumeek musika elektronikoan egindako ekarpen aitzindariak ikusarazten ditu Sisters with Transistors lanak; eta talentuaren, generoaren eta matematikaren arteko bideak jorratzen ditu La Voie Royalek. Ibilbidea osatzeko, Europako memoria (Hirugarren gizona), antropologia (La balada de Narayama), bizitzaren amaierari buruzko gogoeta (Los destellos) eta etorkizuneko iruditeria ekologikoa (Nausicaä del Valle del Viento) lantzen dira; azken honek emango dio amaiera edizioari.

Zikloaren bereizgarrietako bat publikoarekin duen elkarrizketa zuzena da. Emanaldi bakoitzean, biologia, kimika, neurozientzia, antropologia edo filosofia bezalako arloetako adituek filmak aurkeztu eta eztabaida sustatuko dute. Guztira, hogei bat zientzialarik hartuko dute parte solasaldi horietan, zientziari begirada irisgarri eta askotarikoa eskainiz.

 

Jarduera paraleloak

Horrez gain, jarduera paraleloek programa aberasten dute: La mosca filmaren harira Ginés Morata biologoak eskainiko duen hitzaldiak, eta bizitzaren amaierari buruzko mahai-inguruak, Pilar Palomero zinemagilea eta Ander Urrutikoetxea onkologoa protagonista dituela, zinemaren, zientziaren eta literaturaren arteko elkarguneak zabalduko dituzte.

Sarrera prezio eskuragarriekin eta doako jarduerekin, Zinema eta Zientziak berresten du zinema pentsamendurako hizkuntza unibertsala dela, zientzia gizartera hurbiltzeko eta pantailan agertzen diren irudietatik mundua ulertzen laguntzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko museoak bere bilduma iraunkorraren konfigurazio berritua aurkeztu du hirugarren solairuan. Bigarren Mundu Gerraren os... (gehiago irakurri)
EUSKADIKO FILMOTEKA
1976 eta 1979 bitartean filmatu zuten eta hamarkada askotan ahaztuta egon ondoren, Tabakaleran pantaila handira itzuliko da '... (gehiago irakurri)
Zinema eta Giza Eskubideen XV. Erakustaldiak mundua beste begi batzuekin begiratzera gonbidatzen du, gerra, erbestea eta desb... (gehiago irakurri)
SERIESLAND 2025
Azaroaren 6tik 8ra, Bilbok Seriesland jaialdiaren XI. edizioa hartuko du, hiriak ikus-entzunezkoen topagune gisa indartzen du... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago