FAMILIARRA

VAIVÉN CIRCO
Zirkuaren mugak zabalduz
Noizean behin, antzerki-zirkuaren generoak irudimenez betetako ikuskizun eder bezain xumeak eskaintzen dizkigu. Horren erakusgarria da, adibidez, Vaiven Circon katalanen proposamen hau. XX. mende hasierako edozein lantegitarako bidaia, samurtasunez, akrobaziaz eta umorez josia.

Dantza, zirkua eta akrobaziak bezalako genero desberdinetatik etorritako artistek bat egin zuten 2008an Vaivén Circo sortzeko. Konpainiak 'zirku garaikidearen' mugak gainditu ditu berriro ere. 'Do not disturb' izeneko bere hirugarren muntaketa sormenez betetako ikuskizun harrigarria da, teknika horiek guztiak gauza bera balira bezala uztartzen dituena.

Raquel Pretelek, Miguel Morenok, Chema Martinek eta Emilio Lopezek, Vaivén-eko lau kideek, XX. mende hasierako alegiazko lantegi batera eramango dituzte ikusleak. Lantegia zinema mutuaren klasiko handiak gogorarazten dituen estetikaz hornituta dago, eta ikuskizunak protagonistek egunez egun gainditu beharreko abentura txikiak islatzen ditu, edozein egun gris ere miragarria izan daitekeela frogatuz.

'Do not disturb' aukera ona da eszenatoki gainean zeozer desberdinez gozatu nahi duen edozein ikuslerentzat.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
EUSKO JAURLARITZA/GOBIERNO VASCO
2026ko deialdiaren berritasun nagusia da laguntza jasotzeko gutxieneko adina 25 urtetik 23 urtera jaitsi dela. Eskaerak azaro... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako programek 1.475 haur eta gazteri eskainiko diete aisialdia, bizikidetza eta autonomia uztar... (gehiago irakurri)
EUSKO JAURLARITZA/GOBIERNO VASCO
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek antolatutako programak 7 eta 13 urte bitarteko haurrei aisialdia, autonomia e... (gehiago irakurri)
'Pinotxo' klasiko hilezkorrak bizi-bizirik dirau, Glu-Glu taldeak komedia musikalaren formatuan landutako moldaketa honek fro... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga Clown Unibertsoko hiriburu bilakatuko da maiatzaren 4 eta 5 egunetan, Arrigorriaga Clown Jaialdiaren 24. edizioa... (gehiago irakurri)
Jaialdia Donostian egingo da maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean, Koldo Mitxelen... (gehiago irakurri)
SOPELANA
T DIFERENCIA
Rocka eta magia nagusi 'Peter Pan' klasikoari egindako familia giroko bertsio bitxi honetan. Hemen, Wendy dugu protagonista, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago