FAMILIARRA
Testua: DFG-GFA

Crossover Jaialdiak telesailen kultura aztertuko du Donostian
2018-05-29
Jaialdia Donostian egingo da maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan eta CICC Tabakaleran. Hitzaldi eta proiekzio guztiak doan izango dira aretoa bete arte.

Telesailak dira azken urteotako fenomeno kultural aipagarrienetakoak, eta leku nabarmen bat hartu dute kultur esparruan. Telesailak aztertu, kritikatu edo gomendatu egiten dira, legitimazioa bilatu nahian. CROSSOVER  Jaialdiak telesailen gorakada hori aztertu nahi du ikuspegi diferenteetatik; hala, era guztietako proposamenak planteatuko dira: hurbilketa kritikoa eta eztabaida, telesailen ezagutzan sakontzea, eta, nola ez, telesailekin dibertitzea.Koldo Mitxelenak bere proiektuaren oinarri egin nahi du formatu mota hau, besteak beste, publiko berria erakartzeko bere agendara.

Horretarako, diseinatutako programazioa bi espaziotan banatuko da, batetik, Koldo Mitxelena Kulturunean telesailen mundua izango da hizpide mahai-inguruen eta eztabaidaren bidez, eta, bestetik, Tabakaleran leku bat egingo zaio alderdi ludikoari eta emanaldiari. Sorkuntza, kritika edo errealizazioaren esparruko gonbidatu garrantzitsuek hartuko dute parte, betiere kultura herrikoian gaur egun eragin gehien duen produktuetako bat ezagutzeko interesa duen ikuslego zabal bati begira. Hauek dira jaialdian parte hartuko dutenak: Quim Casas idazlea; Mar Coll zuzendaria, Barbara Goenaga aktorea, Katiña Agirre idazlea, Irati Jimenez, Rodrígo Cortés zine zuzendaria, Juan Gómez-Jurado, Arturo González-Campos, Mariano Barroso zine zuzendaria, Michel Gaztambide gidoilaria, Helena Taberna zine zuzendaria, Justin Webster,  Amaía García, Gaizka Izagirre, Valentina Morillo, Marina Such, Alvaro Onieva, Mikel Sanchez, Marina Such.

Estreinaldiak

Horiez gain, Movistar +, HBO España eta AXN kateek estreinatuko dituzte beren azken produkzioetako batzuk. Movistar + kateak estreinatuko ditu Mariano Barrosok zuzendutako El día de mañana telesailaren lehen bi atalak; AXN kateak Bron (Zubia) telesailaren azken denboraldia estreinatuko du; eta HBO kateak Fahrenheit 451 telesaila. Telesail hau Canneko zine festibaletik eta Successionetik pasako da eta aurretik Series Mania festibala inauguratu du.

Elias Leon Siminiani zuzendari, gidoilari eta produktoreak emango duen master class bat ere eskainiko da “La realidad más oscura”ren inguruan; eta Convent Gardenen Estabaida saio bat egongo da ‘Iraultza edo Moda?’ gaiaren inguruan, Concepción Cascajosa, Leire Palacios eta Alberto Reyrekin.

Hitzaldi eta proiekzio guztiak doan izango dira aretoa bete arte, asteazkenean Tabakalerako mahai-ingurua izan ezik, gonbidapenarekin izango baita.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
'Pinotxo' klasiko hilezkorrak bizi-bizirik dirau, Glu-Glu taldeak komedia musikalaren formatuan landutako moldaketa honek fro... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga Clown Unibertsoko hiriburu bilakatuko da maiatzaren 4 eta 5 egunetan, Arrigorriaga Clown Jaialdiaren 24. edizioa... (gehiago irakurri)
T DIFERENCIA
Rocka eta magia nagusi 'Peter Pan' klasikoari egindako familia giroko bertsio bitxi honetan. Hemen, Wendy dugu protagonista, ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Artea, kultura eta familia osoarentzako dibertsioa batzen dira Gabonak Arte-n, Eguberrietan Azkuna Zentroak antolatzen duen z... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako XXII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia ospatuko da aurten. Arrigorriagako Alkatea den Asier Albizua Ma... (gehiago irakurri)
GABONETAKO ZIRKUA
Elur-malutak bezala eroriz, horrela iristen dira zirkuko artistak antzokira Gabonetan. MALUTA ezinezko diruditen trebetasunen... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago