ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

CABARET CHIHUAHUA
Pabellón 6
Heriotzari barrez
2016-12-19
Zuzeneko musikak eta umoreak bat egiten dute krisiak kabaret munduan ere izandako eraginaz hitz egiten duen ikuskizunean. Genero horri emandako areto batean gertatzen da gure buruaz (zergatik ez?) barre egiteko aukera emango digu istorio eroa.

Kasualitatez Marilynen, Freddy Mercuryren eta Sabino Aranaren espektroak ikusten badituzu batera eszenatoki baten gainean, litekeena da 'Cabaret Chihuahua' ikusten egotea, barre ez egitea zin egin zenuen guztiaz barre eginaraziko dizun artefaktu lotsagabea. Horiek eta beste hainbat pertsonaia xelebre elkartzen dira beste munduko kabaret batean (zeruan edo akaso infernuan) eta ongietorria egiten diote beste bizitzatik etorri berria den gizagaixo bati. Honela kontatua, kontu tragikoa dirudi, baina kantuek, umoreak, eta elkarrizketa koral eta frenetikoek istorio absurdo bezain dibertigarri bilakatzen dute, kritika sozialari uko egin gabe.

 

Pabellon 6 aretoan sortutako espektakulua da 'Cabaret Chihuahua', Bilbon besteak beste Ramon Barea aktoreak (2013ko Espainiako Antzerki Sari Nazionalaren irabazlea)  bultzatutako sortze-gunea. Felipe Loza aktore eta autorearen testua defenditzen dute antzezleek.

 

Hobe ezer gehiago kontatzen badizugu. Joan ikustera eta egiozu barre heriotzari. 

Antzezleak: PIANOMAN: Iñaki Maruri/Adrián García de los Ojos, MINELLI: Itxaso Quintana/ Olatz Ganboa, FIAMBRE: Quique Gago, FRIDA: Jon Casamayor/Izaskun Fernández,

MONROE: Irene Bau, WINEHOUSE/CANTINFLAS: Diego Pérez/Unai Izquierdo, SABINO ARANA/BRODER 1: Ugaitz Alegria, MONTSE /BRODER 2Mitxel Santamarina/Karmele Larrinaga

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
PABELLÓN 6
Musikak eta umoreak betetzen dute Ramon Bareak (2013ko Antzerki Sari Nazionala) zuzendutako komedia melodramatiko hau. Kabare... (gehiago irakurri)
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anton Chejov 'Tabakoaren kalteei buruz' lana... (gehiago irakurri)
PABELLÓN 6
PABELLÓN 6
Cabaret Chihuahua musikal arrakastasua antzeztuko dute Bilboko Euskalduna Jauregiko Barria Aretoan. Zuzeneko musika eta umore... (gehiago irakurri)
PABELLÓN 6
TEATRO MUTANTE (gehiago irakurri)
PABELLÓN 6
TEATRO MUTANTE (gehiago irakurri)
PABELLÓN 6
CABARET CHIHUAHUA (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago